Maiatzaren Lehena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mobilizazio nagusiez, aldarrikapenez eta batasunaz zein batasun ezaz aritu gara Ekhi Erremundegi eta Imanol Magro BERRIAko kazetariekin.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Mugak jartzen hasteko garaia
Sare sozialak mugatzeko legeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Australian 16 urtez azpikoek ezin dituzte sare sozialik ibili, berriki onartu duten legearen ondorioz. Beste herrialde askok ere neurriak hartu nahi dituzte adingabeak sare sozialen erabilera gehiegizkotik edota makurretik babesteko. Kristina Martin BERRIAko gizarte gaietako kazetariak gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu.
Hurrengo geltokia: Egia
Mikel Zabalza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 40 urte pasatu dira Guardia Zibilak atxilotu, torturatu eta hil zuenetik, baina oraindik ere bertsio ofizialak ez du halakorik aitortzen. Egunotan autobus bat dabil herriz-herri gertatu zena gogora ekartzen. Duela 40 urtekoak eta gaur egungo egoera azaldu dizkigu Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariak.
Nola egiten da ... egiten al da diskorik?
Diskogintza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Durangoko Azokan bertan jendaurrean grabatutako saioa da. Baga-Biga diskoetxeko Iker Aginaga eta Andres Camio Jitu Elkarreko musika arduraduna izan dira gaurko atalaren gonbidatuak.
Nola egiten da liburu bat?
Liburugintza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez ohiko formatua du; Durangoko Azokan bertan jendaurrean grabatutako saioa da. Atal honetan liburuez eta editore lanaz aritu dira Ander Majuelo Pamiela argitaletxeko editorea eta Ane Eslaba Txalaparta argitaletxeko editorea.
Euskararen geroa (III): Sabaia hausteko beharra
Euskararen etorkizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, euskarak zer bilakaera izan dezakeen aztertuko dugu hiru ataleko serie batean. Horretarako Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerlana baliatu dugu. Atal honetan Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko egoeraz eta etorkizunaz aritu zaizkigu Arantxa Iraola eta Ekhi Erremundegi BERRIAko Gizarte saileko kazetariak.
Euskararen geroa (II): Euskaldunak zahar
Euskararen etorkizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, euskarak zer bilakaera izan dezakeen aztertuko dugu hiru ataleko serie batean. Horretarako Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerlana baliatu dugu. Atal honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoeraz eta etorkizunaz aritu zaigu Arantxa Iraola BERRIAko Gizarte saileko kazetaria.
Euskararen geroa (I): Euskara arnasestuka
Euskararen etorkizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, euskarak zer bilakaera izan dezakeen aztertuko dugu hiru ataleko serie batean. Horretarako Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerlana baliatu dugu. Atal honetan ikerlanari buruzko nondik norakoak azaldu dizkigu Arantxa Iraola BERRIAko Gizarte saileko kazetariak.
Bakearen atarian edo gerraren korridore amaiezinean?
Ukrainako gerra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ia lau urte dira Errusiak Ukrainako lurretan sartzea erabaki zuenetik, eta konponbidea zaila bada ere, zerbait mugitzen hasi dela dirudi. Negoziazioak zertan diren, mahai gainean dauden aukerak eta gatazkaren inguruan dauden elementuak aztertu ditu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
Monumentutxo borobil bat hildakoentzat
Hilarri borobilak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herria da munduan halako estela gehien duen lurraldea, eta ondare etnografiko honen inguruko datuak, lanak eta aldarriak azaldu dizkigute Kristina Berasain Tristan BERRIAko kazetariak eta Koldo Colomo Castro etnografiaren zale amorratuak.
‘Es tut mir Leid’. Barkamen eske bat, alemanez
Alemaniako presidentearen bisita eta barkamen eskariak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea eta Felipe VI. Espainiako erregea Gernikan izanen dira gaur, eta agintari alemaniarrak barkamena eskatuko du 1937ko bonbardaketarengatik. Baina zertarako balio du barkamenak hainbeste urte pasa ondoren? Horri buruz aritu gara Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin eta Iosu Chueca Intxusta historialariarekin.




