UPNren XIII. kongresua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Cristina Ibarrola alderdiko presidente izendatuko dute igandean, zerrenda bakarra aurkeztu baitute. UPNren egoeraz eta kongresuaren gakoez aritu gara Joxerra Senar BERRIAko kazetariarekin.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Bankete erreakzionario bat Miarritzen
Canon Français du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Enpresa horrek frantsestasuna eta ideia erreakzionarioak zabaltzeko banketeak edo besta handiak antolatzen ditu, eta larunbatean Miarritzen egiteko asmoa dute, Irati gelan. Herri eragile antifaxistak ekitaldi horren aurka agertu dira, eta debekatzeko galdegin diote herriko etxeari, baina ez dute lortu. Larunbatean banketea oztopatzen saiatuko dira. Canon Français zer den azaldu digu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
Atzerakadari aurre
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian bost emakume hil dituzte haien bikotekide edo bikotekide ohi gizonek aurten. Munduan 78.000 feminizidio izan ziren 2025ean. Datuak latzak dira, eta mugimendu feminista karrikara aterako da egoera salatzeko. Indarkeria matxistari lotutako datuak aztertu ditugu Irati Montiel Bravo kazetariarekin, eta azaroaren 25ari begira zabaldu diren mezuei buruz aritu zaigu Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzailea.
Plaka bat La Sallen
Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktimak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Larunbatean erreparazio eta aitortza ekitaldia egin zuten La Salle ikastetxean, eraso gehienak izan ziren lekuan, eta plaka bat paratu zuten biktimen omenez. Ekitaldiaz eta horra iristeko biktimek egin duten bide zailaz aritu zaigu Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetaria.
Beste murgiltze eredu baterantz
Euskarazko murgiltze eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Murgiltze eredua «birdefinitzeko» prozesu bat abiatu dute Euskal Herriko Ikastolek, eta martxan jartzeko zenbait aditu gonbidatu dituzte gai horri buruz aritzera 30. Jardunaldi Pedagogikoetan. Orain arte egindako bidea ontzat jo arren, erronka berriei heltzeko beharra azpimarratu dute adituek.Murgiltze ereduaren diagnostikoa egin eta erronken berri eman digu Arantxa Iraola BERRIAn euskarari lotutako gaiak lantzen dituen kazetariak.
Norberaren etxearen neurrira
Harremanen mapak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Legearen arabera, etxekoek dute zaintzeko eskubidea eta betebeharra, baina etxekoak ez dira beti familiako kideak izaten. Etxekoez ari garenean, izan daitezke odolkidetasunik edo afiliaziozko harremanik ez duten pertsonak ere. Zergatik ezin da baimenik hartu pisukidea zaintzeko? Edo bakarrik bizi den bizilaguna zaintzeko? Edo familiarik ez duen edo familia urruti duen laguna zaintzeko? Gai horri buruz aritu zaigu Ane Insausti Barandiaran BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
U14: ituan duten mugimendua
U14 mugimenduaren aurkako auzibideak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bost urte baino ez dituen arren, dagoeneko 14 lagun atxilotu dituzte eta kide batzuk epaitu izan dituzte. Azkenengo epaiketa azaroaren 17an izan zen, lau kideren aurka, jendarme etxe baten aurrean pankarta bat ezartzeagatik. U14 mugimenduaz eta bere aurkako errepresioaz aritu zaigu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetaria.
Karrikara ateratzeko garaia
Euskal Konfederazioak deitutako manifestazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 21ean Baionako karrikak euskaltzalez bete nahi dituzte, euskara zentroan eman eta ofizialtasuna galdegiteko, besteak beste. Manifestazioaren aldarriez eta testuinguruaz aritu zaigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetaria.
Musikarientzako plaza berri bat
'Musika Berria' plataforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal musika guzia bilduko duen plataforma da, BERRIA egunkariak Durangoko Azokan aurkeztuko duena, abenduaren 5ean hain zuzen. Eneritz Dueso musikaria da 'Musika Berria' plataformako koordinatzailea, eta egitasmoari buruzko zenbait kontu aurreratu dizkigu.
Ama geroz eta beranduago
Ama izateko adinaren atzeratzea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur egun erditzeko adinaren batezbestekoa 33 urte inguru da, eta gehiago dira lehenbiziko haurra 40 urte baino gehiagorekin dutenak, 25 urte baino gutxiagorekin dutenak baino. Horren atzean askotariko arrazoiak daude: ekonomikoak, sozialak, demografikoak, teknologikoak... Horiei guziei erreparatu die Maite Asensio Lozano feminismo gaiak jorratzen dituen BERRIAko kazetariak.
Adiskideen arteko partida
Euskal selekzioaren eta Venezuelakoaren arteko partida du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, larunbata, jokatuko dute partida gizonezkoen selekzioek San Mamesen. Alde batetik, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute, eta, bestetik, Venezuelari esker ona adierazi, 36ko gerraren ondotik erbesteratutako euskal herritar ugariri aterpe emateagatik. Ainara Arratibel Gascon BERRIAko Kiroletako koordinatzaileak eman dizkigu partidari buruzko xehetasunak.




