WORLD PRESS PHOTO lehiaketa

John Stanmayer argazkilari estatubatuarrak irabazi du argazki kazetaritzaren sari entzutetsua. Zortzi arlotan eman dituzte sariak, eta irabazle suertatu diren argazki guztiekin erakusketa egingo dute apirilean, Amsterdamen. 1955an sortu zen World Pres Photo, eta argazki kazetaritzaren kalitatea bultzatzea du xede. / 2014-02-14

Argazki Bildumak

World Press Photo lehiaketako irudi irabazlea

John Stanmayer argazkilari estatubatuarrak irabazi du World Press Photo argazki kazetaritzaren sari entzutetsua. Afrikar etorkin batzuk ageri dira argazkian, gauez, sakelakoak zerura begira dituztela. Somaliatik seinalea harrapatzea dute xede, senitartekoekin harremanetan jartzeko. Djibutin aterata dago argazkia.

2014-02-14

John Stanmeyer, Efe

'Gaurkotasuna duten albisteak' kategorian bigarren saria irabazi duen irudia

'Gaurkotasuna duten albisteak' sailean Tyler Hicks estatubatuarraren irudiak bigarren saria eskuratu du.

2014-02-14

TYLER HICKS, Efe

'Gaurkotasuna duten albisteak' kategoriako irudi irabazlea

Goran Tomasevic argazkilari serbiarrak irabazi du lehen saria "gaurkotasuna duten albisteak" sailean.

2014-02-14

GORAN TOMASEVIC, Efe

'Irudi garaikideak' kategoriako irudi irabazlea

Mexikoko Christopher Vanegas argazkilariaren irudiak irabazi du "irudi garaikideak" kategoriako irudi onenaren saria.

2014-02-14

CHRISTOPHER VANEGAS, Efe

'Gaurkotasuna duten gaiak' kategorian bigarren postuan gelditu den irudia

William Daniels frantses argazkilariak bigarren saria irabazi du "gaurkotasuna duten gaiak" kategorian.

2014-02-14

William Daniels, Efe

'Gaurkotasuna duten gaiak' kategoriako irudi irabazlea

Alessandro Penso italiarrak eskuratu du "Gaurkotasuna duten gaiak" kategoriako lehen saria.

2014-02-14

ALESSANDRO PENSO, Efe

'Eguneroko bizitza' saileko irudi irabazlea

Irudia, Julius Schrank argazkilari herbeheretarrarena da; Myanmarko kachin gutxiengo etnikoaren gerrillari taldeko hainbat borrokalari, hango borrokalari baten hiletan abesten agertzen dira.

2014-02-14

JULIUS SCHRANK, Efe

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.