Krisia Ukrainan

Ukrainako azken egunotako gertakariek nazioarteko diplomaziaren alarma piztu dute. Errusiak armada bidaltzeko aukerak kezka sortu du nazioartean. / 2014-03-04

Argazki Bildumak

Errusiazaleak, Donetsken

Donetsk-en Gobernuaren eraikina hartuta zituzten herritarrak bonba mehatxu faltsu batekin atera dituzte handik. Irudian, Errusiaren aldeko manifestariak, protestan.

2014-03-05

Photomig

Beldurrik ez

Emakume errusiarzale bat, Donetsk-en, Ukrainako Poliziaren ondoan, errusiarzaleek okupatu zuten gobernuaren eraikinetik okupatzaileak ateratzen ari ziren bitartean.

2014-03-05

Photomig

Ukrainako Gobernuaren delegaritzan

Hainbat manifestari errusiarzalek Ukrainako Gobernuaren eraikinak hartu zituzten atzo. Irudian, manifestari bat Donetsken gobernu zentralaren delegaritzan.

2014-03-04

Photomig / EFE

Ukrainako Gobernuaren delegaritzan

Hainbat manifestari errusiarzalek Ukrainako Gobernuaren eraikinak hartu zituzten atzo. Irudian, manifestari bat Donetsken gobernu zentralaren delegaritzaren kanpoaldean.

2014-03-04

Photomig / EFE

Ukrainako Gobernuaren delegaritzan

Hainbat manifestari errusiarzalek Ukrainako Gobernuaren eraikinak hartu zituzten atzo. Istiluen aurkako polizia bazen Donetskeko Ukrainako Gobernuaren delegaritzan, baina ez zuen deus egin manifestariek eraikina hartu zutenean.

2014-03-04

Photomig / EFE

Ukrainako Gobernuaren delegaritzan

Hainbat manifestari errusiarzalek Ukrainako Gobernuaren eraikinak hartu zituzten atzo. Barruan eta kanpoan daude gaur.

2014-03-04

Photomig / EFE

Simferopol (Krimea)

Militar uniformatuak daude Ukrainako armadaren kuartelaren kanpoan, Simferopolen periferian, Krimean.

2014-03-04

Maxim Shipenkov / EFE

Simferopol (Krimea)

Blindatu militarrak Ukrainako armadaren kuartelaren kanpoan, Simferopolen periferian.

2014-03-04

Maxim Shipenkov / EFE

Nazioartetik, laguntza

AEBek iragarri dute 1.000 milioi dolarreko laguntza emango diotela Ukrainako Gobenuari, energia gaietarako. Horrez gain, John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Kievera joan da, laguntzen berri eman eta krisian nazioarteko bitartekari gisa aritu asmoz. Irudian, Kerry Arseni Yatsenyuk lehen ministroarekin eta Alexandr Turtxinov presidentearekin.

2014-03-04

Andrew Kravchenko

Nazioartetik, laguntza

Yulia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohia eta Victoria Nuland AEBetako Estatu idazkariordeak bilera egin dute gaur Kieven. AEBek 1.000 milioi dolarreko laguntza iragarri dute.

2014-03-04

Aleksandr Prokopenko

Errusiako militarrak Krimean

Errusiako soldaduak, oinez, Errusiako Armadak Sevastopolen (Krimea) duen Orsk ontzian.

2014-03-02

/ Maxim Shipenkov, EFE

Ukraina, prest

Ukrainako 'Slavutich' ontzia, Krimeako Sevastopol hirian.

2014-03-02

/ Maxim Shipenkov, EFE

Ukrainako armada, zain

Ukrainako militarrak base militar batean Simferopol kanpoaldean, Krimean.

2014-03-02

Alexey Furman / EFE

Militarrak Krimean

Zein armadakoak diren identifikatu gabeko militarrak agertu dira Krimean. Errusiak salatu du talde armatu bat Krimeako Barne Ministerioaren egoitza hartzen saiatu dela.

2014-03-01

Artur Shvarts / EFE

Militarrak Krimean

Talde militar batek Krimeako hiriburuko hainbat leku hartu ditu.

2014-03-01

/ Maxim Shipenkov, EFE

Ukrainiako nazionalista, Kieven tanke baten gainean

Kieveko Parlamentutik gertu tankeak kalean ditu Ukrainako armadak, eta nazionalistak lasai igo dira horietara, banderak eskuak.

2014-02-27

Sergei Dolzhenko, Efe

Istiluak Ukrainan

Krimeako Errepublika Autonomoko legebiltzarraren aurrean barrikadak jarri dituzte errusiazaleek.

2014-02-27

Arthur Shwartz

Istiluak Ukrainan

Errusiazaleak Sinferopolen, Krimeako Errepublika Autonomoko legebiltzarraren aurrean.

2014-02-27

Arthur Shwartz, Efe

Istiluak Ukrainan

Krimeako Errepublika Autonomoko Legebiltzarraren aurrean Errusiaren aldeko herritarrak, legebiltzarra babesten Kieven aldeko manifestariengandik.

2014-02-26

Artur Shvarts, Efe

Protestak Ukrainan

Krimeako Errepublika Autonomoko Legebiltzarraren aurrean Kieven eta Moskuren aldekoak daude aurrez aurre, protestan. Argazkian Ukrainako gobernu berriaren aldekoak.

2014-02-26

Artur Shvarts, Efe

Istiluak Ukrainan

Berkut istiluen kontrako polizia taldea desegin du Ukrainako gobernu berriak, Arsen Avakov behin-behineko Barne ministroak jakitera eman duenez. Argazkia, otsailaren 22an ateratakoa da, Kieven.

2014-02-26

Alexei Furman, Efe

Bideak moztuta

Simferopol eta Sevastopol arteko errepidea moztu dute Errusiazaleek, Krimean. Jatorri errusiarrekoa da gehiengoa penintsulan, eta Kieven izandako aldaketa politikoaren kontra egin dute protesta.

2014-02-26

Anton Pedko / EFE

Krimeako Parlamentua, hartuta

Moskuren aldekoak, Krimeako errepublika autonomoko Parlamentuan, Simferopolen. Talde armatu batek parlamentua eta gobernuaren egoitza hartu dutela jakinarazi dute.

2014-02-26

Artur Shvarts / EFE

Istiluak Ukrainan

Gora doa hildako kopurua, Polizia Independentzia plazan sartu eta gero.

2014-02-19

/ Sergey Dolzhenko, EFE