Euskal Herriko itzulia 2014

Euskal Herriko itzulia egingo dute apirilaren 7tik 13ra bitartean. / 2014-04-03

Argazki Bildumak

Taldeak prest

Lehen etapari begira, azken lanetan aritu dira goizean taldeetako langileak eta txirrindulariak.

2014-04-07

Unai Zubeldia

Amaiera, maldan gora

Ordizian du amaiera lehen etapak, eta maldan gora dago helmuga.

2014-04-07

Unai Zubeldia

Montaguti eta Villela buruan

Gaintzako lehen igoeran bi txirrindulariek hartu dute aurrea, eguneko ihesaldiarekin jarraituz. Ez da hori, ordea, nahikoa izan tropelarekiko aldeari eusteko.

2014-04-07

Gotzon Aranburu, Argazki Press

Zaleak, lehen mailakoak

Euskal Herriko zaleek txirrindularitza zenbat maite duten erakutsi duten beste behin, baita Euskaltel-Euskadi taldea desagertu ondoren ere. Irudian, zaleak, Gaintzako igoeraren azken metroetan.

2014-04-07

Gotzon Aranburu, Argazki Press

Gaintzan gora

Tropela, Gaintzako mendatean gora. Bi aldiz igaro dira txirrindulariak bertatik, eta erabakigarria izan da etapa amaieran.

2014-04-07

Gotzon Aranburu / Argazki Press

Contador buru

Alberto Contador izan da garaile Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan. Irudian, Contador, txapela buruan duela.

2014-04-07

/ Javier Etxezarreta, EFE

Valverde, azken metroetan

Alejandro Valverde Movistar taldeko txirrindularia izan da bigarren Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan. 14 segundoko aldea atera dio Alberto Contadorrek.

2014-04-07

/ Javier Etxezarreta, EFE

Alberto Contador garaile

Ordiziako helmugan aurrenekoa izan da Alberto Contador Tinkoff taldeko txirrindularia. Ondoren helmugaratu da Valverde, eta bien atzetik bost txirrindulariz osatutako talde bat.

2014-04-07

/ Javier Etxezarreta, EFE

Lehen etapa, Contadorrentzat

Alberto Contador, Ordiziako helmugan sartzen.

2014-04-07

Jon Urbe / Argazki Press

Nieve eta Trofimov

Goierrin barrena izan da Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa. Irudian, Mikel Nieve eta Yury Trofimov, atzean Txindoki dutela.

2014-04-07

Gotzon Aranburu / Argazki Press

Valverde eta Contador

Alejandro Valverde eta Alberto Contador, Gaintzan gora. Contadorrek jo du erasoa mendatean, eta hura izan da irabazle Ordiziako helmugan.

2014-04-07

Gotzon Aranburu / Argazki Press

Katusha taldea, entrenatzen

Itzulia hasi bezperan asko izan ziren Goierrin errepidera atera ziren txirrindulariak, eta horien artean Itzulian parte hartzekoak zirenak ere aritu ziren.

2014-04-06

Andoni Canellada, Argazki Press

Olaberria, Gaintzara bidean

Leire Olaberriak Itzuliko lehen etaparen aldapa pikoenetako bat igo du. BERRIAri ondoren adierazi dionez, "ikaragarria" da.

2014-04-03

Andoni Canellada, Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.