Patxi Lopez, iruditan

PSEko idazkaritza utziko du Patxi Lopezek, hamabi urteren ostean. 2009tik 2012ra Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zen. / 2014-05-27

Argazki Bildumak

Lehendakaritza Urkulluren esku

2012ko abenduan irten zen Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzatik Lopez. Iņigo Urkullu EAJko hautagaia zenak hartu zuen kargua.

2012-12-13

Juanan Ruiz / Argazki Press

Fracking-a agendan

Patxi Lopez AEBetan, gasa erauzteko fracking teknikak ezagutzen.

2011-10-14

Jon Bernardez

Eusko Jaurlaritzako lehendakari

Patxi Lopez, Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakariekin, Gernikan, Agirreren gobernuaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldian.

2011-10-07

Andoni Canellada / Argazki Press

Rubalcabarekin

Patxi Lopez, Alfredo Perez Rubalcabarekin. PSOEko idazkari nagusiak iragarri du kargua utziko duela eta ez dela PSOEko hautagai izango Espainiako Gorteetako hauteskundeetan, eta Lopez da hura ordezkatzeko hautagai izan daitezkeenetako bat.

2010-12-28

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Gemma Zabaletarekin

Patxi Lopez, Gemma Zabaletarekin, 2009ko urrian. Zabaleta sailburu izan zen Lopezen Jaurlaritzan. Berriki, ordea, erabakitzeko eskubidearen alde mintzatu da Zabaleta, eta hitz horien kontra egin du Lopezek.

2009-10-08

Juanan Ruiz / Argazki Press

Lehendakari

Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten 2009ko maiatzaren 5ean, eta bi egunera egin zuen zin Gernikan.

2009-05-07

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Basagoiti bidaide

PPren babesa izan zuen Jaurlaritzara heltzeko Lopezek. Irudian, Lopez bera Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente ohiarekin.

2008-09-17

Monika Del Valle / Argazki Press

Carrascoren hilketa

2008an hil zuen ETAk Isaias Carrasco PSEko militante zena. Besteak beste Lopezek eraman zuen hilkutxa hiletan.

2008-03-08

Juan Herrero / EFE

Batasunarekin hizketan

2006ko uztailean, bake prozesua martxan zela, Batasunako ordezkariekin bildu zen Lopez. Gerora auzitegietan eman behar izan zituen azalpenak bilera horregatik.

2006-07-06

Jon Urbe / Argazki Press

Lopez eta Egiguren

Patxi Lopez, ezkerrean, Eusko Legebiltzarrak EAEko estatutu proiektua onartu zuen egunean. Alboan, Jesus Egiguren PSEko presidentea. Bien iritziek ez dute bat egin sarri.

2004-12-30

Raul Bogajo / Argazki Press