Beisbol-jokalariak, futbolari adi
Atlantan, beisbol-jokalariek ere jarraitu dute AEBen partida, euren estadiotik.
2014-07-01
Erik S. Lesser / EFE
Azken orduko golaren poza
91. minutuan sartu zuen berdinketaren gola Greziarentzako Socratis Papastatopoulosek. Luzapena behartu bazuten ere, ezer gutxirako balio izan zien.
2014-06-30
YURI KOCHETKOV / EFE
Hollande, zale
Francois Hollande Frantziako presidentea, bere izena daraman elastikoarekin.
2014-06-30
Philippe Wojazer Pool / EFE
Ospakizuna, zaleekin
Frantziak 2-0 irabazi dio Nigeriari. Bukaeran, zaleengana gerturatu dira frantziarrak, final-laurdenetarako sailkapena ospatzeko.
2014-06-30
Dennis Sabangan / EFE
Mexikarrak etsita
Mexikokko zaleek etsipenez ikusi zuten nola, azken minutuetan bi gol jasota, etxerako bidea hartu behar izan zuten.
2014-06-29
Jarbas Oliveira / EFE
Penalti erabakigarria
Partidaren azken unean adierazi zuen epaileak Rafa Marquezek Arjen Robbeni egindako penaltia. Jan Huntelaarrek gola egin zuen eta kanporaketa erabakita utzi.
2014-06-29
KOEN VAN WEEL / EFE
Penaltien zoria
Atezainek hartzen dute holako kasuetan protagonismorik handiena. Espainiako ligan dabiltzan bi atezainetatik, Keylor Navas, Levanten ari den Costa Ricako atezaina izan da onena. Ez penaltietan bakarrik.
2014-06-29
Chema Moya / EFE
Santos ere zale
Munduko Kopako final laurdenetarako sailkatu da Kolonbia. Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak ere ospatu ditu herrialdeko selekzioaren golak.
2014-06-28
Juan Pablo Bello / EFE
Azken penalti jaurtiketa
Zutoinera joan zitzaion gonzalo Jarari azken penaltia eta horri eskerrak egin du aurrera Brasilgo selekzioak. Luzapenean ere, langan jo zuen Jarak areaz kanpotik botatako jaurtiketak.
2014-06-28
Peter Powell / EFE
Malkoei ezin eutsi
Final laurdenetarako sailkatu da Brasil, Txileri penaltietan irabazita. Besarkada batekin askatu zuten Neymarrek eta Scolarik partida osoko tentsioa.
2014-06-28
Dennis Sabangan / EFE
Izar berria, distiratsu
James Rodriguez kolonbiarra izan zen partidako protagonista, bere taldeko bi golak egin zituen berak. Orain, mundu osoko futbolzaleen begiak hari begira daude.
2014-06-28
Paolo Aguilar / EFE
Loew, blai eginda
Joachim Loew Alemaniako hautatzailea, blai eginda, AEBen kontrako partidan.
2014-06-26
Andreas Gebert / EFE
Argentina soinean eta aurpegian
Argentinako selekzioaren zale bat, aurpegia margotuta herrialdeko banderaren koloreekin.
2014-06-25
Mohamed Messara / EFE
Luis Suarez 'handia'
Ingalaterraren aurka bi gol sartu zituen Luis Suarezek, eta garaipena eman zion Uruguairi. Haren aurpegia daramaten maskara handiak atera dituzte zaleek.
2014-06-24
Vassil Donev / EFE
Garaipena, beranduegi
Espainiak 0-3 irabazi du Australiaren kontra, baina beranduegi izan da: aurreko bi partidak galduta, kanporatuta dago. Irudian, Juanfran eta David Villa.
2014-06-24
Antonio Lacerda / EFE
Kanpora, talde osoa
Italia txapelketatik at geratu da, Uruguairen aurka 1-0 galdu eta gero. Uruguai, berriz, Costa Ricarekin batera sailkatu da final-zortzirenetarako. Irudian, Claudio Marchisio Italiako jokalaria kanporatu duten unea.
2014-06-24
Vassil Donev / EFE
Zeresana bukatu da
Txapelketaren lehen fasean lehiatik kanpo geratu da Ingalaterra, D multzoan. Irudian, Wayne Rooney bere taldeko jokalari batekin hizketan, ahoa tapatuta.
2014-06-24
Dennis Sabangan / EFE
Ezustean, Grezia
Grezia sailkatu da final zortzirenetara, Boli Kostari 2-1 irabazi eta gero. Irudian, Greziako zaleak, garaipena ospatzen Atenasen.
2014-06-24
Orestis Panagiotou / EFE
Japonia, kalera
4-1 irabazi dio Kolonbiako selekzioak Japoniakoari, eta final zortzirenetatik kanpo geratu dira asiarrak. Irudian, Japoniako zaleak, partidari begira.
2014-06-24
Franck Robichon / EFE
Grezia aurrera
Final zortzirenetara igaro da Grezia, Boli Kostari 2-1 irabazi eta gero. Irudian, Greziako selekzioko jokalariak, garaipena ospatzen.
2014-06-24
Georgi Licovski / EFE
Lehiakidearen kontsolagarri
Kolonbiako selekzioak 4-1 irabazi dio Japoniakoari, eta munduko kopatik egotzi ditu asiarrak. Irudian, James Rodriguez kolonbiarra, Yuto Nagatomo japoniarra kontsolatzen.
2014-06-24
Jose Coelho / EFE
Armarriari musuka
Brasilgo selekzioaren zale bat, armarriari musu ematen. 4-1 irabazi dio Brasilgo selekzioak Kamerungoari.
2014-06-23
Mast Irham / EFE
Prestaketa lanetan
Brasilgo selekzioaren zale bat, bere burua margotzen.
2014-06-23
Jeon Heon-Kyun / EFE
'Chicharito', pozik
3-1 nagusitu zaio Mexiko Kroaziari, eta hirugarren gola egin du Javier Hernandez 'Chicharito'-k. Irudian, Hernandez, garaipena ospatzen.
2014-06-23
Srdjan Suki / EFE