EAJ-ezker abertzalea harremanak

EAJ eta HBren (EH, Batasuna, Sortu) arteko harremena hotza, gogorra eta zaila izan da. 1998-1999an baino ez ziren jarri ados, Lizarra-Garazi garaian. / 2014-09-14

Argazki Bildumak

1986: EAJ eta HBren arteko hartu-eman batzuk

1992ko bilera garrantzitsuen aurretik, 1986an EAJ eta HBren arteko bi bilera izan ziren. Argazkian, maiatzaren 26an Durangoko batzokian, EAJren aldetik Joseba Arregi, Jesus Insausti 'Uzturre', Xabier Agirre... HBtik, Jon Idigoras, Tasio Erkizia, I�aki Ruiz de Pinedo, Jokin Gorostidi�

2014-09-15

1992an EAJ-HB lehen elkarrizketa ofizialak

EAJ eta HBren 1992ko elkarrizketa sortako jendaurreko lehen bilera, Bilboko hotel batean, ekainaren 5ean. Mahaian, ezkerrean, HBko Floren Aoiz, I�igo Iruin eta Jon Idigoras; eskubian, EAJko Joseba Egibar, Juan Maria Ollora eta Gorka Agirre. Argazki hori jarri dugu BERRIAko erreportajean.

2014-09-14

Xouse Simal, Egunkaria

1998: Lizarrako adierazpenaren izenpetzea

Lizarrako adierazpenaren izenpetzea, 1998ko irailaren 12an. 23 eragilek sinatu zuten; tartean, EAJk eta HBk. Gero eragile gehiago batu ziren.

2014-09-12

1999: Jaurlaritzako akordioa, Lizarra-Garazi garaian

EAJ, EH eta EAren arteko EAEko gobernu akordioaren izenpetzea, 1999ko maiatzaren 18an. Argazkian, Arnaldo Otegi (EH), Xabier Arzalluz (EAJ) eta Carlos Garaikoetxea (EA), Gasteizen. Lizarra-Garazi garaia zen.

2014-09-11

2013: elkarrizketa ofizialak berriro

2013an EAJk eta ezker abertzalearen alderdiak (Sortuk orduan) berriz ere bilera ofizialei ekin zieten. Uztailaren 3an, lehen bileran, Donostian, ezkerrean Sortuko Rufi Etxeberria, Maribi Ugarteburu, Hasier Arraiz eta Pernando Barrena, eta eskubian, EAJtik Koldo Mediavilla, Pilar Garcia de Salazar, Andoni Ortuzar eta Joseba Egibar, Sorturen egoitzan.

2014-09-10

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.