Eskoziako independentzia erreferenduma

"Herrialde independentea izan behar al luke Eskoziak?" galderari erantzungo diote irailaren 18an eskoziarrek. / 2014-09-16

Argazki Bildumak

Gure Esku Dago, Eskozian ere bai

Edinburgoko kaleetan klarionaz margotu dute Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikaren ikurra.

2014-09-17

Martxelo Otamendi

Eskoziak ahal du

Edinburgoko lurzoruan Eskoziaren independentziaren alde margotutakoak.

2014-09-17

Martxelo Otamendi

Mendian ere baietz

Salisbury Cragen baiezko erraldoi bat irudikatu dute.

2014-09-17

Andy Rain / EFE

Txakurrak baiezkoa

Glasgowen erabakiko da Eskoziaren etorkizuna hein handi batean, hura baita hiri jendetsuena. Irudian, independentziaren aldekoen kanpaina.

2014-09-17

Robert Perry / EFE

Ezezkoa, maitasunagatik

Eskoziaren independentziaren kontrako kanpainaren ekitaldia Glasgowen; 'maitatu Eskozia, bozkatu ez' dio leloak.

2014-09-17

Andy Rain / EFE

Batasunerako deia Londresen

Londreseraino zabaldu dira elkarretaratze eta mobilizazioak. Irudian, Erresuma Batuaren batasunaren aldeko ekitaldia.

2014-09-17

Andrew Cowie / EFE

Baiezkoa buruan

Eskoziaren independentziaren aldeko eta kontrakoen kanpaina herrialdeko txoko guztietara heltzen ari da.

2014-09-16

Martxelo Otamendi

Sektorekako kanpaina

'Yes Scotland' nahiz 'Better Together'-ek atal eta sektoreka egin dute kanpaina. Irudian, independentziaren aldeko elbarrien plataforma.

2014-09-16

Martxelo Otamendi

Alderdiak ere lanean

Alderdiek ere bat egin dute joera bateko edo besteko kanpainarekin. Irudian, Eskoziako Alderdi Sozialista, independentziaren aldeko botoa ematen.

2014-09-16

Martxelo Otamendi

Kanpaina Glasgown

Glasgow da Eskozian biztanle gehien duen hiria, eta bertan ere gogor ari dira kanpainan independentziaren zaleak eta kontrakoak.

2014-09-16

Martxelo Otamendi

Lau haizeetara

Bozgoragailua eskuan, independentziaren aldeko mezuak zabaltzen dihardute 'Yes Scotland' kanpainakoek.

2014-09-16

Martxelo Otamendi

Pedalei eraginez

Glasgowko kaleetan zehar independentziaren aldeko nahiz kontrako aldarriak ari dira zabaltzen; edozein tresna darabilte horretarako.

2014-09-16

Martxelo Otamendi

Gozoak denentzat

Independentziaren aldekoentzako, kontrakoentzako eta zalantzatientzako madalenak Edinburgoko gozo denda batean.

2014-09-16

Andy Rain / EFE

Kanpaina betean

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa, independentziaren aldeko kanpainaren ekitaldi batean, Stirlingen.

2014-09-15

STR / EFE

Ezezkoa buruan

Eskoziak Erresuma Batuan jarraitzearen aldekoak, Aberdeenen eginiko ekitaldi batean.

2014-09-15

Andy Rain / EFE

Vivienne Westwood, independentista

Eskoziaren independentziaren alde agertu da Vivienne Westwood diseinatzailea.

2014-09-14

Facundo Arrizabalaga / EFE

Baiezkoa eta ezezkoa, parean

'Yes Scotland' eta 'Better together' kanpainen kartel bana Edinburgoko leiho batean.

2014-09-14

Andy Rain / EFE

Orangisten martxa

Edinburgoko kaleetan zehar, unionismoaren aldeko martxa egin dute orangistek.

2014-09-13

Andy Rain / EFE

Batasunak behar zaitu

Eskoziak Erresuma Batuan jarraitzearen aldeko pegatinak, Edinburgon unionistek eginiko ekitaldi batean.

2014-09-13

Andy Rain / EFE

"Ez, eskerrik asko"

Unionismoaren aldekoek "ez, eskerrik asko" leloa darabilte Eskozia estatu independente izateari ezetz esateko.

2014-09-13

Andy Rain / EFE

Sturgeon, kanpainan

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordea izan da Eskoziako prozesu subiranistaren beste protagonistetako bat. Irudian, Sturgeon, kanpainako ekitaldi batean.

2014-09-08

Robert Perry / EFE