Josu Muguruzaren hilketaren 25. urtemuga

HBko diputatu hautatu berria 1989ko azaroaren 20an hil zuten, Madrilen, tirokatuta. Alcala hotelean afaltzen ari zen, HBko ordezkaritza batekin eta Egin-eko bi kiderekin. / 2014-11-14

Argazki Bildumak

Kongresuan diputatu kreditazioak jasotzen

Jon Idigoras, Iņaki Esnaola eta Josu Muguruza HBko diputatuak kreditazioak jasotzen Espainako Kongresuan. Itziar Aizpuruak ere jaso zuen, haiekin batera.

1989-11-20

Kongresuan HBko lau diputatuak, eratze saioaren bezperan

Josu Muguruza, Iņaki Esnaola, Itziar Aizpurua eta Jon Idigoras HBko diputatuak Espainiako Kongresuan, hemizikloan. Hurrengo egunean ziren han kargua hartzekoak, legealdi berriaren eratze ekitaldian.

1989-11-20

HBko diputatu eta senatariak, Kongresuaren atarian

Iņaki Esnaola, Jon Idigoras, Itziar Aizpurua, Jose Luis Elkoro, Iņigo Iruin, Josu Muguruza eta Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' HBko diputatu eta senatariak, 1989ko azaroaren 20an. Gauez izan zen haien aurkako atentatua.

1989-11-20

Iņaki Esnaola, Jon Idigoras eta Josu Muguruza, Madrilen

HBko hiru diputatuak —Itziar Aizpurua zen bestea—, Espainiako Kongresuaren atarian 1989ko azaroaren 20an. Kreditazioak jaso zituzten orduan, eta hurrengo egunean ziren kargua hartzekoak, legeldi berriaren eratze saioan.

1989-11-20

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.