Errefuxiatuen ihesa

Hungaria eta Serbia arteko mugan milaka iheslari ari dira Europara sartzeko ahaleginean. / 2015-09-19

Argazki Bildumak

Etsipena, bide bazterrean.

Bost ordu baino gehiago egin ditu galduta, bi haurrekin, familia aurkitu ezinik. Landan zehar eta trenbidean ibili da. Hamalau kilometro egin eta gero Szegedeko sarreran gerarazi eta atxilotu dituzte.

2015-09-18

JUAN CARLOS MOHR

Hesia

Errefuxiatuak, autobusean zain. Trenera eramango zain. Bitartean, haien atzetik etorriko direnentzako prestatutako hesia ikusi dute.

2015-09-18

JUAN CARLOS MOHR

Ez aurrera, ez atzera.

Aita bat, bere gogoetetan bildua, haurra eta ogitarteko bat besoetan.

2015-09-18

JUAN CARLOS MOHR

Laguntza.

Boluntarioak, errefuxiatuei janaria ematen.

2015-09-18

JUAN CARLOS MOHR

Bizipoza.

Roszkeko errefuxiatuen eremuan, haurrak, jolasean.

2015-09-18

JUAN CARLOS MOHR

Etenik gabeko segida.

Errefuxiatuak gau eta egun, Hungariako trenbideetan, Europara ihesi.

2015-09-18

JUAN CARLOS MOHR

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.