EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. 2009

2009ko martxoaren 1eko hauteskundeak, Eusko Legebiltzarrerako. / 2009-02-13

Argazki Bildumak

Martin Ugalde Foroan parte hartzera zihoazenak, otsailaren 17an

Martin Ugalde Foroan parte hartu behar zuten hizlariak, Joseba Egibar (EAJ, Mikel Basabe (Aralar), Onintza Lasa (EA), Mikel Arana (EB) eta Arnaldo Otegi (ezker abertzalea), Martin Ugalde Kultur Parkeko pasiloetan, Andoainen, otsailaren 17an. Haiekin mahainguruaren moderatzaile eta BERRIAko kazetari Pello Urzelai ageri da.

2009-02-18

Jon Urbe/Argazki Press

Martin Ugalde Foroan parte hartzera zihoazenak, otsailaren 17an

Martin Ugalde Foroan parte hartu behar zuten hizlarietako bik (Arnaldo Otegi eta Joseba Egibar), elkarri bostekoa ematen, Mikel Basaberen begiradapean, Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoainen, otsailaren 17an. Geroxeago, mahainguruan parte hartu zutenak: Joseba Egibar (EAJ, Mikel Basabe (Aralar), Onintza Lasa (EA), Mikel Arana (EB) eta Arnaldo Otegi (ezker abertzalea). Mahainguruaren moderatzailea BERRIAko kazetari Pello Urzelai izan zen.

2009-02-18

Jon Urbe/Argazki Press

PSE-EEren ekitaldia Irunen

PSE-EEk ekitaldia egin zuen atzo Irunen. Alderdiko hautagai eta Bizkaiko zerrendaburu Patxi Lopez, Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Gipuzkoako zerrendaburu I�aki Arriola izan ziren karpapean hitz egiten. Irudian jarraitzaileak karpara sartzen.

0000-00-00

Gari Garaialde/Argazki Press

PSE-EEko hautagai Patxi Lopez, kanpaina hastean

PSE-EEko hautagai Patxi Lopez, kanpaina hasteko ekitaldian, Portugaleten (Bizkaia), alderdikidez inguratua.

0000-00-00

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

D3Mren mitina, kanpainaren atarian

Demokrazia Hiru Milioi (D3M) ezker abertzaleko plataformak Markina-Xemeingo 'Txikia' frontoian emandako ekitaldia, atzo, hauteskunde kanpainaren atarian. Irudian, Unai Urruzuno Bizkaiko zerrendaburua ukabila altxatuta eta itxita.

0000-00-00

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

EAko zerrendaburuak Gasteizen, Legebiltzarraren aurrean

EAko zerrendaburuak eta arduradunak, Joseba Azkarraga (ezkerretik bigarrena), Unai Ziarreta eta Rafa Larreinak ikurri�aren defentsa egin zuten Gasteizen, Legebiltzarraren aurrean. Eraikinaren aurrealdean ikurri�aren irudi erraldoia proiektatu dute bart, kanpainaren hasierran.

0000-00-00

Raul Bogajo / Argazki Press

Aralarren kanpaina hasiera

Aralarko koordinadore nagusiorde Jon Abril, Dani Maeztu, Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe zerrendaburuekin, hauen irudiak agertzen dituzten kartelekin, Donostian, kanpainaren hasieran, bart.

0000-00-00

Imanol Otegi / Argazki Press

Aralarko buruak Donostiako kaleetan kanpainari hasiera ematen

Aralarko buruak Donostiako kaleetan kanpainari hasiera ematen, bart.

0000-00-00

Imanol Otegi / Argazki Press

Ibarretxe, botuen arrantzan

EAJko hautagai Juan Jose Ibarretxe, Sestaoko (Bizkaia) arrandegi batean, kanpainaren lehenbiziko egunean, saltzaileekin berbetan.

0000-00-00

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

EAko jarraitzaileak ikurri�ari gorazarre egiten, Gasteizen

EAko jarraitzaileak ikurri�ari gorazarre egiten, Gasteizen, alderdia Eusko Legebiltzarraren paretan ikurri�aren irudi erraldoia proiektatzen ari zela, bart.

0000-00-00

Raul Bogajo / Argazki Press

D3Mren mitina, kanpainaren atarian

D3Mko Bizkaiko zerrendako kide Unai Urruzunok aurrera tinko egiteko mezua adierazi zuen atzo arrastirian Markina-Xemeingo 'Txikia' frontoian egindako ekitaldian.

0000-00-00

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Ezker abertzalearen ekitaldia

Demokrazia Hiru Milioi (D3M) ezker abertzaleko plataformaren atzoko mitinaren beste une bat. Markina-Xemeinen (Bizkaia) egin zuen agerraldia D3Mk, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bere zerrendak eta Askatasuna alderdiarenak baliogabetu baino ordu batzuk lehenago.

0000-00-00

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

EAJren mitina Sestaon

EAJko hautagai Juan Jose Ibarretxe (Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria ere bada), gaur goizean Sestaon (Bizkaia) eman duen mitinean, atzean Leire Corrales eta Andoni Ortuzar alderdikideak dituela.

0000-00-00

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

EAren mitina Donostiako Kursaalen

Eusko Alkartasunak gaur Donostiako Kursaalen egindako ekitaldia. Eserita, ezker-eskuin, Unai Ziarreta, Joseba Azkarraga eta Tontxu Campos.

0000-00-00

Imanol Otegi / Argazki Press

Lehiakideen kartelen aurretik pasatzen...

EAJko hautagai Juan Jose Ibarretxe, gaur goizean Sestaon (Bizkaia), alderdikide batzuekin, PSE-EEko hautagai Patxi Lopezen kartelen aurretik igarotzen, haiei bizkar emanda.

0000-00-00

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

D3Mren agerraldia Gasteizen

D3Mko kide I�aki Ullibarri eta Blanca Martinez de San Vicente, Gasteizen hainbat gizarte taldetako ordekarirekin bildu ondorengo agerraldian. Hauteskundeetan egon egongo dela esan du D3Mk gaur goizean.

0000-00-00

Juanan Ruiz / Argazki Press

D3Mren agerraldia Gasteizen

D3Mko kide Blanca Martinez de San Vicente eta I�aki Ullibarri, gaur goizean Gasteizen hainbat gizarte taldetako ordekarirekin bildu ondorengo agerraldian. Hauteskundeetan egon egongo dela esan du D3Mk.

0000-00-00

Juanan Ruiz / Argazki Press

Aralar, Arrasaten kanpaina egiten, atzo

Aralarko Gipuzkoako zerrendaburu Aintzane Ezenarro, atzo, Arrasaten.

0000-00-00

Andoni Canellada / Argazki Press

D3mk bere boto paperekin bozkatzeko eskatu du

D3M ezker abertzaleko plataformako kide Felix Soto eta Itziar Lopategi, atzo, Bilbon, plataformarako botoa emateko paperak erakusten.

0000-00-00

Monika del Valle / Argazki Press

Ezker Batuak Donostian egin zuen atzo agerraldi nagusia

Ezker Batuko idazkari nagusi Javier Madrazo, jarraitzaileen aurrean hitz egiten, atzo, Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan.

0000-00-00

Gari Garaialde/Argazki Press

Lopez eta Zapatero, Gasteizen

Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapateroren babesa eta parte-hartzea izan du gaur Patxi Lopezek. Gasteizen egin du PSE-EEk gaurko ekitaldi nagusia. Irudian, Lopez eta Zapatero, jarraitzaileak agurtzen, atriletik.

0000-00-00

Juanan Ruiz / Argazki Press

Aralar, Gasteizen mezua zabaltzen

Aralar alderdiko buruzagi eta hautagai nagusiak, Aintzane Ezenarro kasu (irudian) Gasteizen izan dira gaur goizean, jarraitzaileen aurrean beren mezua zabaltzen.

0000-00-00

Juanan Ruiz / Argazki Press

Debekuaren aurrean, D3Mren boto paperak airean

Garzonen aginduz Ertzaintzak Bilboko larunbateko manifestazioa debekatu zuela ikusirik, bertaratutako milaka lagunek D3Mren boto paperak altxatu zituzten.

0000-00-00

Marisol Ramirez / Argazki Press

D3Mren bozka paperak airean, manifestazio debekuaren aurrean

Manifestariak D3Mren boto paperak erakusten, Bilboko Casilla plaza eta Autonomia kale inguruetan, joan den larunbatean, Ertzaintzak manifestazioa egitea galaraztean.

0000-00-00

Marisol Ramirez / Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.