Patxi eta Idoia ez doaz

Iruñeko Txantrea auzoan hainbat herritarren protestari esker gelditu den desjabetzearen argazkien bilduma. / 2016-01-26

Argazki Bildumak

Goizean goizetik, goardian

Hainbat herritar hurbildu dira Patxi eta Idoiaren etxera goizean goiz, desjabetzea geratzeko asmotan. Årgazkian, Patxi.

2016-01-26

Jagoba Manterola

Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentea, babesa ematen

Ainhoa Aznarezen babesa ere izan dute Patxik eta Idoiak, etxe atarian. Argazkian, eskuinean.

2016-01-26

Jagoba Manterola, Argazki Press

Desjabetzeen kontrako oihuak

Desjabetzeen kontrako plataformako kideak ere izan dira Patxi eta Idoiaren etxe atarian (bi horiek, argazkiaren eskuinaldean).

2016-01-26

Jagoba Manterola, Argazki Press

Joseba Asiron alkatea, herritarrekin

Joseba Asiron Iruñeko alkatea ere izan da Patxi eta Idoiari babesa ematen. Asko izan dira Txantrean bildu diren herritarrak.

2016-01-26

Jagoba Manterola, Argazki Press

Zorioneko amaiera, oraingoz

Patxik eta Idoiak eskerrak eman dizkiete babesa ematera joan direnei, BBVAk desjabetzea bertan behera utzi ostean. Auzia, ordea, ez da amaitu, zorra negoziatu beharko baitute bankuarekin.

2016-01-26

Jagoba Manterola, Argazki Press