Athletic Espainiako Kopako finalean

/ 2009-04-18

Argazki Bildumak

Athletic 2009ko Kopako finalera sailkatu zen partida. 3-0 irabazi zion Sevillari finalerdiko itzulikoan, San Mameseko markagailuak erakusten duen moduan (2009-03-04)

2009-04-18

Argazki Press

Athletic-Sevilla partidaren ondoren jendetzak irten zuen San Mames zelaira. Taldeak Kopako finaleko txartela lortua zuen (2009-03-04)

2009-04-18

Argazki Press

1902ko Koroazio Kopa

1902ko maiatzean, Madrilgo Udalak antolatuta Alfontso XIII.a Espainiako erregearen koroapena ospatzeko jai programaren barruan, futbol txapelketa jokatu zuten eta Athleticek irabazi zuen, ‘Bizkaia’ izenarekin. Koroapen Kopa hura du lehendabiziko kopa titulutzat.

0000-00-00

1914an Espainiako Kopa irabazi zuten Athleticeko jokalariak

0000-00-00

Talde horrekin irabazi zuen 1915eko Kopa Athleticek

0000-00-00

1916n Kopa lortu zuen taldea. Hirugarren urtez segidan irabazi zuen Athleticek titulua

0000-00-00

Athleticeko jarraitzaileak Zaragozan, Kopako partida batean, 20ko hamarkadan

0000-00-00

Zarra Athleticeko aurrelaria, 1942ko Kopako finalean. Ez zuen sartu gola jokaldi horretan. Bartzelonak irabazi zuen, 4-3

0000-00-00

Athleticek 1943an Espainiako Liga eta Kopa eskuratu zituen. Jarraitzaileak ospatzen, Bilboko udaletxe aurrean

0000-00-00

Athleticeko eta Valentziako jokalariak 1945eko Kopako finalean zelaira irteten

0000-00-00

1945eko Kopa zaleei eskaintzen Bilboko udaletxetik

0000-00-00

Athleticeko jarraitzaileek Jose Anjel Iribar atezaina bizkarrean, 1966ko Kopako finalean, Madrilen, nahiz eta taldeak galdu egin zuen Zaragozaren aurka

0000-00-00

Dani jokalaria eta Javier Clemente entrenatzailea, 1984ko Koparekin, San Mamesen

0000-00-00

Athleticeko jokalariak gabarran, Nerbioi ibaian, 1984ko Koparekin. Eskubian, Andoni Goikoetxea jokalaria. Liga ere irabazi zuten urte hartan

0000-00-00

Endika Guarrotxena jokalaria, 1984ko Kopa ospatzen. Berak sartu zuen Bartzelonaren aurkako finaleko gol bakarra

0000-00-00

Kopako finaleko sarreren zozketa Ibaiganen egin zuen Athleticek. Argazkian, Jose Anjel Iribar atezain ohia bolatxoak ateratzen (2009-04-14)

0000-00-00

Argazki Press

Athleticek Kopako finalean erabiliko duen elastikoa. 1902ko Kopa titulua aldarrikatzen du (2009-04-16)

0000-00-00

Argazki Press

Athleticek Kopako finalean erabiliko duen elastikoaren aurkezpena (2009-04-16)

0000-00-00

Argazki Press

Athleticeko jokalariak San Mamesen, Kopako finalean erabiliko duten elastikoarekin (2009-04-16)

0000-00-00

Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.