Sanferminak 2016

Bederatzi egunez festa izango da nagusi Nafarroako hiriburuan. / 2016-07-12

Argazki Bildumak

Lehen entzierroa

Estafeta kalea jendez gainezka, sanferminetako lehen entzierroan.

2016-07-07

Iñigo Uriz / Argazki Press

Lehen entzierroa

Azkar egin dute ibilbidea Cadizko (Espainia) Fuente Ymbroko zezenek.

2016-07-07

Iñigo Uriz / Argazki Press

Lehen entzierroa

Eroriko ugari izan dira lehen entzierroan, baina adarkadarik ez da izan.

2016-07-07

Gorka Rubio / Argazki Press

San Fermin prozesioa

San Fermin prozesioa da uztailaren 7ko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa; San Lorenzo elizatik udaletxera eramaten dute santua, eta elizan amaitzen da paseoa. Bidean, jota ospetsuak kantatzen dizkiote santuari.

2016-07-07

Iñigo Uriz / Argazki Press

San Fermin prozesioa

Herritarrak, Joseba Asiron alkatea agurtzen, San Fermin prozesioan.

2016-07-07

Iñigo Uriz / Argazki Press

Karparik gabeko zirkoa San Frantzisko plazan

San Frantzisko plazan jarri dute herri sanferminek aurtengo hiru guneetako bat. Arratsaldean tailerra egin dute gaztetxoek, Dabitxi Zirkokoekin.

2016-07-07

Juanan Ruiz / Argazki Press

Plaza bete amorru

Gizon talde batek bortxatu egin duela salatu du 19 urteko emakume batek, eta gaitzesteko elkarretaratzea deitu du mugimendu feministak. Udaletxeko plazan izan dira, besteak beste, Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkos eta Iruñeko alkate Joseba Asiron.

2016-07-07

Iñigo Uriz / Argazki Press

Txupinazo aurreko azken uneak

Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta txupinazoaren ardura izan duen Jesus Ilundain 'Tuli'. Bronce peñako kiderik zaharrena da Ilundain; bera izan zen entzierro aurretik abesten den kantua abesten lehena.

2016-07-06

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Txupinazoa, udaletxeko balkoitik

Ikurrina udaletxeko balkoian jartzea "lege iruzurra" zela ebatzi zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Era ofizialean izan ez bada ere, izan da ikurrinarik Iruñeko balkoian eta plazan.

2016-07-06

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Txupinazo aurreko azken uneak, udaletxeko plazan

2016-07-06

Jagoba Manterola / Argazki Press

Zapia eskuan, eta festa kalean

Bederatzi egunez, milaka izango dira Iruñera hurbilduko diren lagunak.

2016-07-06

Iñigo Uriz / Argazki Press

Gaiteroak, sanferminei hasiera emateko prest

2016-07-06

Jagoba Manterola / Argazki Press

Dantzariak, Foruen plazan

Datozen bederatzi egunetan, egunero eskainiko dituzte emanaldiak hiriko dantzariek.

2016-07-06

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Entzierrorako prestaketak

Entzierroan ez irristatzeko produktu berezi bat botatzen du Galiziako enpresa batek.

2016-07-05

Jesus Diges / Efe

Prestaketa

Hamalau urte eta gero txosnak itzuliko dira.

2016-07-04

Idoia Zabaleta / Argazki press

Prestaketak

Txosnak muntatu dituzte San Frantzisko plazan.

2016-07-04

Idoia Zabaleta / Argazki press

Prestaketak

Udal langileak sanferminetarako edukiontzi gehiago jartzen.

2016-07-04

Idoia Zabaleta / Argazki press

Prestaketak

Txosnak prestatzen.

2016-07-04

Idoia Zabaleta / Argazki press

Prestaketak

Dendetan prest dituzte arropak, zapiak eta abarrak.

2016-07-04

Jesus Diges / Efe

Entzierrorako prestaketak

Iruñeko Udaleko langile bat Mercaderes kalean entzierrorako hesia prestatzeko lanetan.

2016-07-04

Jesus Diges / Efe

Hesia jartzen

Entzierrorako hesiak jartzen hasi dira Iruñeko kaleetan, sanferminak hasi baino hilabete lehenago.

2016-06-02

Jesus Diges / Efe

Hesia jartzen

Entzierrorako hesiak jartzen hasi dira Iruñeko kaleetan, sanferminak hasi baino hilabete lehenago.

2016-06-01

Jesus Diges / Efe

Kartela

Iruñeko Buztintxuri eskola da sanferminetako afixen lehiaketaren irabazlea. Mikel Mendibilek, Patricia Martiartuk, Mikel Santosek eta Eneko Uhartek ikasleen marrazkiak erabili dituzte.

2016-04-19

Jagoba Manterola / Argazki press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.