Azkena Rock 2016

Azkena Rock jaialdiko lehen jardunaldian 12.242 ikusle elkartu dira Mendizabalako kontzertu eremuan. / 2016-06-18

Argazki Bildumak

Ilarak euripean

Azkena Rock jaialdiko lehen egunean 12.000 lagun baino gehiago hurbildu dira kontzertu gunera. Arratsaldeko eurijasa etengabeak ez zituen ikusleak zapuztu.

2016-06-17

Juanan Ruiz / Argazki Press

Publikoa gogoz

Zirak jantzita euriari aurre egin eta kontzertuak hurbiletik jarraitzera animatu ziren ikusle asko.

2016-06-17

Juanan Ruiz / Argazki Press

Vintage Trouble

Vintage Trouble taldea, eta, bereziki, Ty Taylor abeslariak sekulako ikuskizuna eskaini zuten arratsaldeko emanaldian, egunraldiari beldurrik gabe.

2016-06-17

Juanan Ruiz / Argazki Press

Las Vegas ezkontzak

Musikatik aparte bestelako ekintza batzuekin osatu nahi izan dute jaialdia. Irudian, Las Vegas estiloko ezkontzak, IƱigo Salinero 'Txaflas' aktoreak gidatutakoak.

2016-06-17

Juanan Ruiz / Argazki Press

Lucinda Williams

Lucinda Williams gogotsu aritu zen agertoki nagusian, eta argi utzi zuen atzoko kontzertuan ez duela Donald Trump presidente izatea nahi.

2016-06-17

Adrian Ruiz de Hierro / EFE

The Hellacopters

The Hellacopters suediarrek eskaini zuten gaueko kontzertu nagusia, eta rock bizkor eta zuzeneko emanaldi indartsua egin zuten. Irudian, Nicke Andersson abeslaria eta Dregen gitarra jolea.

2016-06-17

Juanan Ruiz / Argazki Press

The Hellacopters

Hellacoptersen hasierako gitarra jolea izan zen Dregen. Taldea aspaldi utzita ere, ondo moldatu zen eta txinpartak atera zizkien bere Gretchen gitarrei.

2016-06-17

Juanan Ruiz / Argazki Press

The Hellacopters

Jaialdian akreditatutako argazkilariak, Hellacoptersen emanaldia iruditan hartzeko gertu.

2016-06-17

Juanan Ruiz / Argazki Press

The Hellacopters

Kenny Hakansson baxu jotzailea, eta atzean, Nicke Andresson abeslaria.

2016-06-17

Juanan Ruiz / Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.