Euskal kirolariak Rioko Olinpiar Jokoetan

/ 2016-08-22

Argazki Bildumak

Angela del Pan. Zazpiko errugbian diploma olinpikoa lortu du bilbotarrak.

Angela del Panek, Barbara Plak eta Amaia Erbinak zazpigarren bukatu dute zazpiko errugbian, Espainiarekin. Diploma olinpikoa eskuratu dute.

2016-08-22

Elvira Urquijo / EFE

Barbara Pla. Zazpiko errugbian diploma olinpikoa lortu du.

Barbara Plak, Angela del Panek eta Amaia Erbinak zazpigarren bukatu dute zazpiko errugbian, Espainiarekin. Diploma olinpikoa eskuratu dute. Bartzelonan jaio zen Pla, eta Gorlizen bizi da.

2016-08-22

Elvira Urquijo / EFE

Amaia Erbina. Zazpiko errugbian diploma olinpikoa lortu du ordiziarrak.

Amaia Erbinak, Barbara Plak eta Angela del Panek zazpigarren bukatu dute zazpiko errugbian, Espainiarekin. Diploma olinpikoa eskuratu dute.19 urte eskasekin jokatu du aurreneko aldiz Olinpiar Jokoetan Erbinak.

2016-08-22

Elvira Urquijo / EFE

Patricia Elorza. Espainiako eskubaloi selekzioarekin aritu da; final-laurdenetan geratu dira kanpoan.

Ezker alboko gasteiztarrak Bera Beran jokatuko du datorren denboraldian.

2016-08-22

Marijan Murat / EFE

Nely Carla Alberto. Espainiako eskubaloi selekzioarekin aritu da; final-laurdenetan geratu dira kanpoan.

Ibilbide oparoa du ezker albokoak. Besteak beste, brontzezko domina lortu zuen 2012ko Olinpiar Jokoetan.

2016-08-22

Marijan Murat / EFE

Nerea Pena. Espainiako eskubaloi selekzioarekin aritu da; final-laurdenetan geratu dira kanpoan.

Zortzi urte daramatza punta-puntan iruindarrak, 17 urterekin Itxakorekin debuta egin zuenetik. Bete-betea du garaipen zerrenda, domina eta txapelketa asko irabazitakoa da.

2016-08-22

Marijan Murat / EFE

Eli Pinedo. Espainiako eskubaloi selekzioarekin aritu da; final-laurdenetan geratu dira kanpoan.

Txapelketa ugari irabazitakoa da Bera Berako jokalaria. Londresko jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

2016-08-22

Marijan Murat / EFE

Pablo Feijoo. Zazpiko errugbian hamargarren postuan amaitu du.

Vincent Iñigo baionarrak zazpigarren postuan amaitu du Frantziako selekzioarekin, eta diploma lortu du. Hamargarren postuan amaitu dute txapelketa Igor Genuak, Pablo Feijook eta Ignacio Martinek, Espainiako selekzioarekin.

2016-08-22

Elvira Urquijo / EFE

Ignacio Martin. Zazpiko errugbian hamargarren postuan amaitu du.

Vincent Iñigo baionarrak zazpigarren postuan amaitu du Frantziako selekzioarekin, eta diploma lortu du. Hamargarren postuan amaitu dute txapelketa Igor Genuak, Pablo Feijook eta Ignacio Martinek, Espainiako selekzioarekin.

2016-08-22

Elvira Urquijo / EFE

Vincent Iñigo. Zazpiko errugbian diploma olinpikoa eskuratu du.

Vincent Iñigo baionarrak zazpigarren postuan amaitu du Frantziako selekzioarekin, eta diploma lortu du. Hamargarren postuan amaitu dute txapelketa Igor Genuak, Pablo Feijook eta Ignacio Martinek, Espainiako selekzioarekin.

2016-08-22

Elvira Urquijo / EFE

Sugoi Uriarte. Final hamaseirenetan kanporatu zuen Nicat Xikaliza judoka azerbaijandarrak.

Gasteiztarrak Europako txapelketa irabazi zuen 2010ean, eta txapeldunorde izan zen 2009ko munduko txapelketan. Dominen atarian geratu zen duela lau urte.

2016-08-22

Orlando barria / EFE

Ane Santesteban. Txirrindularia 47. postuan sailkatu da errepideko proban.

Txikituta eta arazo fisikoekin, baina amaitu egin zuen errepideko proba. Errenteriako txirrindularia lehen aldiz lehiatu da Olinpiar Jokoetan.

2016-08-22

Javier Etxezarreta / EFE

Maria Lopez de Egilaz. Diploma olinpikoa eskuratu du belar hockeyan.

Final laurdenetara iritsi dira, eta diploma eskuratu dute Rocio Ibarrak eta Maria Lopez de Egilazek.

2016-08-22

Armando Babani / EFE

Juan Peralta. Txirrindularitzan, abiadura probako sailkapen fasea 19. postuan amaitu du.

Bere bigarren jokoak izango dira Londreskoen ondoren. Martxoan lortu zuen jokoetarako sailkatzea: 27. izan zen Munduko Pista Txapelketetako abiadura proban.

2016-08-22

Alejandro Ernesto / EFE

Trihas Gebre. Atletismoan, 29. postuan amaitu du 10.000 metroko finalean.

Behobia-Donostia lasterketa, Donostiako maratoia, Uliako krosa eta Espainiako kros txapelketa irabazi izan ditu, besteak beste. Wukron (Etiopia) jaio zen, eta Euskal Herrian bizi da egun.

2016-08-22

Marcelo Sayao / EFE

Ander Elosegi. Diploma olinpikoa eskuratu du, piraguismoko C1 mailan.

C1 mailako finala 8. postuan amaitu zuen. Irundarraren hirugarren Jokoak izan dira, eta hirugarren diploma olinpikoa irabazi du.

2016-08-22

Armando Babani / EFE

Carlota Ziganda. 34. postuan amaitu du golfeko lehiaketa.

Zelaiaren ezaugarrietara eta eguraldiaren baldintzetara egokitu ezinik, domina eskuratu gabe amaitu du. Bere ibilbidean, garaipen ugari lortutakoa da.

2016-08-22

Erik S. Lesser / EFE

Jonathan Castroviejo. Lau segundoren aldeak utzi du dominetatik kanpo; diploma olinpikoa lortu du.

Laugarren izan zen txirrindularitzako erlojupeko proban, eta diploma olinpikoa eskuratu du getxoztarrak. Diploma eskuratu du Ion Izagirrek ere; 8. izan da.

2016-08-22

Javier Etxezarreta / EFE

Tania Calvo. Diploma olinpikoa eskuratu du txirrindulariak, taldekako abiaduran.

Zazpigarren postuan amaitu du Calvok, eta diploma lortu du. Lehen jokoak izan dira gasteiztarrarentzat.

2016-08-22

Javier Etxezarreta / EFE

Sergio Fernandez. 400 metroko hesidunen finaletik bi ehunenekora gelditu da.

Hamaikagarren postuan amaitu du finalerdia Barañaingo atletak. Espainiako markarik zaharrena apurtu du (48,87).

2016-08-22

Marcelo Sayao / EFE

Carlos Tobalina. Pisu jaurtiketako sailkapenekoan 17. postuan amaitu du.

Ezin izan da sailkatu pisu jaurtiketako finalerako; hamazazpigarren bukatu du. Pisu jaurtiketako Espainiako txapelduna da Tobalina.

2016-08-22

Yoan Valat / EFE

Iñigo Peña. Diploma olinpikoa eskuratu du piraguismoko 1.000 metroko finalean.

Iñigo Peña zumaiarra eta Espainiako K4ko ontziko bere hiru kideak bosgarren izan dira 1.000 metroko finalean.

2016-08-22

Leonardo Muñoz / EFE

Ainhoa Murua. Ezker oinean haustura bat izan eta, hala ere, lehiatu egin da triatloian.

Erretiratu egin behar izan du, minak eraginda. Zarauztarraren laugarren olinpiar jokoak izan dira.

2016-08-22

Elvira Urquijo / EFE

Alberto Munarriz. Waterpoloan diploma olinpikoa irabazi du iruindarrak.

Final laurdenetan gelditu da kanpoan Munarriz —Espainiako selekzioarekin aritzen da—, Serbiaren aurka galduta. Lehen aldiz aritu da Olinpiar Jokoetan.

2016-08-22

Fernando Bizerra