Protesta Zinemaldiaren inaugurazioan

Hainbat lagunek Zinemaldiko inaugurazio ekitaldia eten dute, Ibon Iparragirre presoaren egoera salatuz eta gaixo dauden presoen egoeraz ohartaraziz. / 2016-09-17

Argazki Bildumak

Banderak eta pankartak ikusgai

Ikusleen artetik oihukatu, eta pankartak nahiz banderak zabaldu dituzte protesta egin dutenek.

2016-09-17

Eszenatokian ere bai

Bertrand Tavernier zinegilea eszenatokira irten den unean, beste lagun bat atera da pankarta bat eskuan. Indarrez eraman dute.

2016-09-17

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Hasi eta berehala etena

Ekitaldia hasi eta segundo gutxira eten zuten aurrenekoz; guztira, lau aldiz.

2016-09-17

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Ordezkari politikoen aurrean

Ekitaldian ziren, besteak beste, IƱigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria eta Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkaria.

2016-09-17

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Ibon Iparragirreren egoeraz kexu

Gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoaren egoeraz ohartarazi dute protesta egin dutenek; preso erien etxeratzea eskatu dute.

2016-09-17

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Presoen eskubideak aldarri

Euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko banderak erakutsi dituzte inaugurazio ekitaldian.

2016-09-17

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Indarrez kanpora

Indarrez kanporatu dituzte aretotik presoen eskubideen alde oihukatu dutenak.

2016-09-17

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press