Protesta eguna Katalunian

155. artikuluaren ezarpena eta azken egunetako kartzelatzeak salatzeko, greba orokorrerako deialdia egin dute Katalunian. Egun osoan zehar, dozenaka errepide eta trenbide batzuk itxi dituzte, eta manifestazio handiak egin dituzte. / 2017-11-08

Argazki Bildumak

Santseko geltokia husten

Tentsio momentuak izan dira Santzeko geltokian, Bartzelonan. Manifestariek 21:15 zirela hasi dira lekua husten.

2017-11-08

Toni Albir / EFE

Abiadura handia, geldirik

Santseko tren geltokian, Bartzelonan, abiadura handiko tren lineak geldituta eduki dituzte dozenaka ikaslek eta manifestarik.

2017-11-08

Toni Albir / EFE

Traktoreen martxa Lleidan

Lleidan iluntzean egin duten manifestazioan, laborariak ere izan dira, beren traktoreekin.

2017-11-08

Adria Ropero / EFE

Manifestazioa Tarragonan

Millaka lagun elkartu dira Plaça de la Fonten.

2017-11-08

Jaume Sellart / EFE

Elkarretaratzea Gironan

Kataluniako lau hiriburuetan egin dituzte manifestazio handiak iluntzean. Irudian, Gironakoa.

2017-11-08

Robin Townsend

Elkarretaratzea Bartzelonan

Katedralaren plazan iluntzean egin duten elkarretaratzean ere milaka lagun elkartu dira.

2017-11-08

Enric Fontcuberta / EFE

Sant Jaume plaza, Bartzelonan

Eguerdian ere egin dituzte protestak. Bartzelonako Sant Jaume plaza eta inguruak bete dituzte manifestariek.

2017-11-08

Quique García / EFE

A-2 autobidea, moztuta

Odena parean, Bartzelonan, moztu dute manifestariek A-2 autobidea. Katalunia guztiko dozenaka errepide moztuta eduki dituzte egunean zehar.

2017-11-08

Susanna Saez / EFE

Sant Cugat del Valles. Trenbidea moztuta

Kataluniako trenbide linea batzuk, abiadura handiko bide batzuk ere bai tartean, moztuta eduki dituzte manifestariek goizean goizetik.

2017-11-08

Alejandro Garcia / EFE

Hospitalet parean bidea moztuta

Goizean, C-31 errepidea moztu eta erretentzioak eragin dituzte manifestariek Hospitalet parean.

2017-11-08

Toni Albir / EFE