Elurtea Euskal Herrian

BERRIAk 2018ko otsailaren 8an eta 9an izan den elurtearen argazki biluma osatu du irakurleek bidali dituzten irudiekin. / 2018-02-08

Argazki Bildumak

Amoroton elurrik ez

"Edurrik ez gurean, baina bai lanbro arteko edertasuna!", dio Maribi Ugarteburuk.

2018-02-09

Maribi Ugarteburu

Memeak ere ba

Maddi Iñarrak egindako memea. Berak esaten du dena.

2018-02-09

@zaldumendi

Ubide (Bizkaia)

"Elurra teilatuan zakua lepuan...". Zakurik ez da ageri Garazik igorritako argazkian, baina bai elur kapa teilatuan.

2018-02-09

Garazi

Zilarrezko parkea

Ilundutakoak, eta kaleko argiak berak egindako efektu bereziarekin, zilarrezkoa dirudi parkeak. @naiaritita-k dio telefonoko efekturik ez duela argazkiak.

2018-02-09

@naiaritita

Eski markak

Eskia gustuko izan eta mendira joateko aukera izan dutenek gozatu ederra hartu dute egunotan. Beñat Agirrezabalek Zumarragatik Izazpira bidean ateratako argazkian arrastoak, behintzat, ageri dira.

2018-02-09

Beñat Agirrezabal

Zumarraga Izazpi aldetik

Beste itxura bat hartzen dute herriek elurrak estaltzen dituenean. Argazkian, Izazpi aldetik Zumarraga.

2018-02-09

Beñat Agirrezabal

Zaldibar

Zaldibar (Bizkaia) ere zuritu du, palmondoak makurtzeraino.

2018-02-09

Mikel Gurtubaik

Trenetik

Garraio publikoa erabiltzeko eskatu dute larrialdi zerbitzuek. @koloretan-ek halaxe egin zuen, eta hauxe, trenaren barrutik Zaldibar (Bizkaia) inguruan ateratako argazkia.

2018-02-09

@koloretan

Bilbo Pagasarritik

Goiak zuritu ditu batik bat, eta asko izan dira mendi alderako bideak hartu dituztenak. Irudian, Bilbo Pagasarritik.

2018-02-09

Ander Urigoitia

Eskiatzaileak gustura

"Eguzkiko Muñoa (Leitza), lainopean. Gertuko mendiko eskiaren paradisua. Eskiatzailez beteta dago egunotan". Hala dio Iñaki Petxarromanek, joan den igandean ateratako argazkian.

2018-02-09

Iñaki Petxarroman

Bidea ere zuri

Ubiden (Bizkaia) zuri gelditu dira bideak ere. Zigor Iturriotzek etxe barrutik ateratako argazkia.

2018-02-09

Zigor Iturriotz

Sakana

Beñat Agirre @supro-k Sakanatik (Nafarroa) bidalitako argazkia.

2018-02-09

Beñat Agirre

Elurretan nahi, baina elurrik ez

"Ezetz, aurten ez omen dugula Iruñea elurretan ikusiko, karrikak zuritzeko moduan ez behintzat. Agur bero bat Mendebaldea auzotik", zioen Edurne Arrizibitak.

2018-02-09

Edurne Arrizibita

Ermua

Kapa handirik ez, baina teilatuak zuritzeko adina, behintzat, bota zuen Ermuan (Bizkaia) ere.

2018-02-09

Unai Holguin

Karrantza

Mendateetan hainbat arazo sortu ditu elurrak. Escrita mendatearen irudia bidali zuen Iker Leivak Karrantzatik.

2018-02-09

Iker Leiva

Espaloiak garbi

Espaloiak eta errepideak garbitzen lanean aritu behar izan zuten Bergaran (Gipuzkoa). Ondorioa ikus daiteke Maddi Iñarraren argazkian.

2018-02-09

Maddi Iñarra

Zaldibar

"Zaldibarreko tunelean sartu baino lehen ikusten dena", @koldotxuren argazkian.

2018-02-09

@koldotxu

Olazti

"Elurte polita" Olaztin (Nafarroa). Hala dio @egoitz81-ek.

2018-02-09

@egoitz81

Esnaera zuria

Zumarraga eta Urretxu (Gipuzkoa) zuri esnatu ziren ostegunean.

2018-02-09

Jon Mikel Intsausti

Ura elurretan bidea egiten

Gorbean, elurra eta ura, @Balduinobai-k bidalitako argazkian. Asteazkeneko argazkia da (otsailak 7).

2018-02-09

@Balduinobai

Bidania-Goiatz

Izotza han jaio zela diote. Egunotan izotzak lagun izan du elurra, Gorka Agirreren argazkian ikusten denez.

2018-02-09

Gorka Agirre

Non ote?

Joxemi Oterminek @Dendaberri batere azalpenik gabe bidalitako argazkia. Hartzen al diozu tankerarik non hartua izan daiteken?

2018-02-09

@Dendaberri

Orexa

Zakurrak ere elurretan, Orexan (Gipuzkoa), Eneko Maioz alkateak igorritako argazkian.

2018-02-09

Eneko Maioz

Hernio

"Hernio puntako zapiak pasa den igandean. Gaur nola egongo ote dira?" zioen Idurre Lazkanok (@_idurre_) otsailaren 7an.

2018-02-09

Idurre Lazkano