ETAren amaiera ekitaldia

ETAk bere ibilbideari amaiera ofiziala eman dio, nazioarteko eragileen aurrean. Erakundearen azken agiria publiko egin du Henri Dunant zentroak, Genevan (Suitza) duen egoitzan. / 2018-05-08

Argazki Bildumak

ETAren amaiera ekitaldia, Genevan, Henri Dunant zentroan

ETAk bere ibilbideari amaiera emateko erabakia ofizial egin du nazioarteko eragileen aurrean, Henri Dunant zentroak Genevan (Suitza) duen egoitzan.

2018-05-03

Jon Olano Urain

ETAren amaiera ekitaldia, Genevan, Henri Dunant zentroan

David Harland Henri Dunant zentroko zuzendariak jakinarazi du ETAren erabakia baieztatu duela eta Espainiako eta Frantziako gobernuek ere jaso dutela ETAren amaiera ofizialaren berri.

2018-05-03

Valentin Flauraud

ETAren amaiera ekitaldia, Genevan, Henri Dunant zentroan

ETAk bere azken agiria argitaratu du gaur. Erakundeak bere “egitura guztiak erabat desegin” dituela, eta aurrerantzean ez duela funtzio politikorik izango jakinarazi du.

2018-05-03

Valentin Flauraud

ETAren amaiera ekitaldia, Genevan, Henri Dunant zentroan

ETAk bere ibilbidea amaitzeko hartutako erabakia egiazkoa dela ziurtatu du David Harland Henri Dunant zentroko zuzendariak, hedabideen aurrean.

2018-05-03

Valentin Flauraud

ETAren amaiera ekitaldia, Genevan, Henri Dunant zentroan

Henri Dunant zentroko ekitaldian, nazioarteko hainbat ordezkari politiko ezagunek parte hartu dute. Horien artean, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministro ohiak.

2018-05-03

Valentin Flauraud

ETAren amaiera ekitaldia, Genevan, Henri Dunant zentroan

Gonbidatuek eta hainbat herrialdetako komunikabidek bete egin dute agerraldiko aretoa.

2018-05-03

Jagoba Manterola, Foku

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.