Donostiako Zinemaldia

Irailaren 21etik 29ra egingo da aurtengo Zinemaldia. Zortzi egun horiek irudietan biltzea da bilduma honen helburua. / 2018-09-21

Argazki Bildumak

Inaugurazioko pelikula

Zinemaldiari hasiera emateko hautatu dute 'El amor menos pensado' filma. Irudian, ezkerretik eskuinera, Ricardo Darin, Mercedes Moran eta Juan Vera.

2018-09-21

Jagoba Manterola, Foku

Darin, Donostian berriz ere

Ricardo Darinek Donostia saria jaso zuen iaz. Hirian etxean bezala sentitzen dela adierazi zuen aktore argentinarrak.

2018-09-21

Jagoba Manterola, Foku

Familiarekin

Ricardo Darin bere seme Ricardo Mario Darin aktorearekin agertu da 'El amor menos pensado' filmaren 'photocall'-era.

2018-09-21

Jagoba Manterola, Foku

Maskor berria

Zinemaldiak bere irudia berritu du, eta, besteren artean, maskorra moldatu du. "Lerro sintetikoagoko eta sendotasun bisual handiagoko" maskor bat erabili du.

2018-09-21

Jagoba Manterola, Foku

'Zurriolako Butaka', bueltan

Zinemaldiarekin batera, bueltan da 'Zurriolako Butaka' saioa. Euskarazko hainbat hedabidek elkarlanean emango dute Zinemaldiaren berri, egunero, Donostiako Kursaaletik.

2018-09-21

Jagoba Manterola, Foku

Aurkezle berria

'Zurriolako Butaka'-k aurkezle berria izango du aurten: Anabel Arraiza.

2018-09-21

Jagoba Manterola, Foku

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.