Brian Currinen ibilerak

Nazioarteko bitartekariak dozena bat urte egin ditu Euskal Herrira bueltaka, gatazkaren konponbidea lortu asmoz. Nazioartean ere ibili da. 2011ko otsailaren 14an sortu zuten HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldea, eta 2018ko urriaren 17an desegin, Aieten. Hemen argazki bilduma bat (Enekoitz Esnaola). / 2018-10-18

Argazki Bildumak

Bilboko hotel batean

Euskal Herrira egindako bisita batean, eragileekin lan bilerak egiteko. Normalki, Bilbon hartu izan du ostatu.

2012-05-30

Alfredo Aldai

Jon Maiarekin, 'Gazta zati baten' aurkezpenean, Donostian

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian, Nazioen Munduaren dokumentalaren estreinaldian.

2012-04-21

Conny Beyreuther, Foku

Aieteko bake konferentzian

Kofi Annan NBEko idazkari nagusi ohiarekin, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Paul Rios Lokarriko koordinatzailearekin, Donostian.

2011-10-17

Javier Etxezarreta, Efe

Paul Riosekin, Aieten

Lokarriko koordinatzailearekin, Donostian, bake konferentzian.

2011-10-17

Luis Jauregialtzo, Foku

Ibarretxerekin, EHUren ikastaroetan, Donostian

Jaurlaritzako lehendakari ohiarekin, udako ikastaroetan.

2011-07-11

Andoni Canellada, Foku

HNTren sorreraren berri ematen, Bilbon

Aurreko egunean iragarri zuten Harremanetarako Nazioarteko Taldearen sorrera.

2011-02-15

Monika del Valle, Foku

Markel Olanorekin, Donostian

Besteak beste, Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin ageri da, Kursaalen.

2010-06-16

Juan Carlos Ruiz, Foku

Europako Parlamentuan, Friendship taldearekin

Frieda BrePoels N-VA Flandriako europarlamentari eta Friendship Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko babes taldeko kidearekin, Bruselan.

2010-03-29

Jon Mitxelena

Errenterian ere hitzaldia emanez

Niessen aretoan mintzatu zen. Bi egun lehenago, Madrilen, Arte Ederren zirkuluan.

2010-02-25

Gari Garaialde, Foku

Kursaalen, bere lanaren berri emanez

Lokarrik antolatu zuen Donostiako hitzaldia. Batasunaren apustuaren alde mintzatu zen Currin.

2009-10-26

Andoni Canellada, Foku

Erabaki plataformarekin, Donostian

Besteak beste, Zelai Nikolasekin.

2008-06-05

Juan Carlos Ruiz, Foku

Ibarretxe lehendakariarekin, Gasteizen

Stephen Pittman, Roelf Meyer eta Brian Currin Bakea Euskal Herrian Elkarrizketa eta Bakea Sustatzeko Nazioarteko Taldeko kideak, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariarekin.

2007-10-01

David Aguilar, Efe

Batasunekoekin, Bilbon

Arnaldo Otegirekin eta Pernando Barrenarekin, prentsaurreko batean, euskal gatazka konpontzearen alde egiteko.

2007-01-30

Luis Jauregialtzo, Foku