Durangoko 53. Azoka

2018ko abenduaren 5etik 9ra ospatuko da 53. Durangoko Azoka, 'DA! Asko dira' leloarekin. / 2018-12-07

Argazki Bildumak

2018-12-06

Marisol Ramirez / FOKU

Libururik gabe...

'Libururik gabeko herria, leihorik gabeko etxea'. Txalaparta argitaletxeak jarri du, bere erakusmahaiaren inguruan.

2018-12-06

Marisol Ramirez / FOKU

'Alardeak, ukatutako plazara'

Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta BERRIAko kazetariek liburua aurkeztu dute, Irungo eta Hondarribiko alardeetako gatazkari buruzkoa: 'Alardeak, ukatutako plazara'.

2018-12-06

Endika Portillo / FOKU

Irakurtzeko leku bila

Edozein bazter izan liteke egokia irakurtzeko, baita eskailera maila batzuk ere.

2018-12-06

Endika Portillo / FOKU

Valdes eta Lopez

Angel Valdes Elkar argitaletxeko kidea eta Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editorea elkartu ditu BERRIAk, 'Azokako beteranoak' atalerako.

2018-12-06

Marisol Ramirez / FOKU

Ospital eta Salvador

Peio Ospital eta Olatz Salvador musikari eta kantariak elkartu ditu BERRIAk, 'Azokako beteranoak' atalerako.

2018-12-06

Marisol Ramirez / FOKU

'Kontratu sexuala'

Carole Patemanen 'Kontratu sexuala' liburua euskaratu du Maialen Berasategi Catalánek. Lorea Agirrerekin (irudian, ezkerrean) eta Jule Goikoetxearekin (eskuinean) aurkeztu du.

2018-12-06

Aritz Loiola / FOKU

Dani Fano

'Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak' komikia urtea askoan ondu du Dani Fanok. Egunotan liburuak sinatzen ari da zaleei.

2018-12-06

Marisol Ramirez / FOKU

Berri Txarrak

Azokan zale gehien biltzen ari den musika taldeetako bat da. Argazkiak egiten ari dira haietako askorekin.

2018-12-06

Marisol Ramirez / FOKU

Jon Maia

Hezurbeltzak bere musika proiektu berriaren diskoak sinatzen dabil Jon Maia.

2018-12-06

Marisol Ramirez / FOKU

20:00etan, kito

Egunero 20:00etan ixten dituzte Landako guneko ateak.

2018-12-06

Aritz Loiola / FOKU

Asisko

Iaz 'Eusklabo alaiak' aurkeztu zuen, eta aurten 'AztiHitza'-rekin joan da Asisko Durangoko Azokara. Agosti Xahoren bizitza komikitu du.

2018-12-06

Aritz Loiola / FOKU

Arakistain eta Amenabar

Josune Arakistain Huntza taldeko musikaria eta Malen Amenabar Txakur Gorria kolektiboko kidea elkartu ditu BERRIAk, 'Azokako beteranoak' atalerako.

2018-12-05

Marisol Ramirez / FOKU

BERRIAren erakusmahaia

Neska talde bat, BERRIAren erakusmahaian salgai direnak ikusten.

2018-12-05

Marisol Ramirez / FOKU

Izaro Andres

Zale gazteenei eta hedabideei kasu egin die Izaro Andres musikariak.

2018-12-05

Marisol Ramirez / FOKU

Ikasleen Eguna

Abenduaren 5ean zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak. Ikasleentzat izan da lehen eguna. Goizean, haiek eman diote lehen betekada Landako guneari.

2018-12-05

Marisol Ramirez / FOKU

Irudienea

Pixkanaka indarra hartuz joan da Irudienea ere. 31 emanaldi eskainiko ditu aurten.

2018-12-05

Endika Portillo / FOKU

Inaugurazio ekitaldia

Abenduaren 5eko arratsaldean egin dute Durangoko Azokaren inaugurazio ekitaldi ofiziala. Irudian, Txakur Gorria koletiboko kideek ekitaldiaren barruan egin duten saioa; haiek diseinatu dute aurtengo ekitaldiko afixa.

2018-12-05

Endika Portillo / FOKU

Saguganbara

Haurrek ere badute beren txokoa Durangoko Azokan: Saguganbara. Azokaren lehen egunean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita jaso dute umeek eta haien gurasoek.

2018-12-05

Endika Portillo / FOKU

Loraldia

Durangoko 53. Azokaren azken saioetako bat izan da, aurrera begira jarrita, udaberrian Bilbon ospatuko den Loraldia jaialdiaren aurkezpena.

0000-00-00

Marisol Ramirez / FOKU