Beroaldia

Ekainaren 26tik aurrera bero olatu handi bat iragarri dute Europan. 40 gradutara iritsi dira Euskal Herriko termometro asko. / 2019-06-26

Argazki Bildumak

Ur baldekadak beroaren kontra

Gasteizen urarekin jolastu dira ume eta gaztetxoak. Araban, Saratxoko estazioak neurtu du tenperatura altuena ekainaren 26an: 39 gradu. Gardean (38,9 gradu), Zanbranan (36,8) eta Moredan (36,1) ere tenperatura altuak izan dituzte. Gasteizen 34,4 gradu neurtu ditu Euskalmeten estazio meteorologikoak.

2019-06-26

ENDIKA PORTILLO / FOKU

Gipuzkoako barrualdean beroen

Beasaingo botika bateko termometroa da irudian ageri dena, gaur Gipuzkoan neurtu den tenperatura altuenetako batekin, 39 gradu. Probintziako tenperatura altuena Azpeitian neurtu da, Ibai Ederreko estazio meteorologikoan (40,6 gradu). Ez dira horretara iritsi beste inon, nahiz eta Alegian (39,2), Bergarako San Prudentzion (38), Araxesen (37,8) eta Oñatin (37,4) ez diren urruti ibili.

2019-06-26

GORKA RUBIO / FOKU

Nafarroan, iparraldean 39

Nafarroako hegoaldean bero egin du asteazken honetan. Bardean (38,6 gradu), Agoitzen (37), Carcastillon (36,8) eta Sartagudan (36,5) neurtutako emaitzak hor daude agerian. Baina tenperatura altuena Donezteben neurtu dute gaur: 39,1 gradu. Iruñean (irudian) 36,3 gradu neurtu ditu Aemeten estazio meteorologikoak. Uretan sartuta eta itzala bilatuz aurre egin diote bertakoek.

2019-06-26

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Eta hala ere lanean

Bizkaian neurtu dira asteazken honetako tenperatura altuenetakoak. Euskalmeten estazioek 39 gradutik gora neurtu dituzte leku askotan: Sodupen (40,4), Galindon (40,2), Arangurenen (39,9 gradu), Derion (39,4), Galdakaon (39,3), Sangronizen (39,2). Bilbon ere 39 graduren bueltan ibili dira —38,9 neurtu dituzte Deustuko estazioan—, baina lanean aritu behar izan dute behargin askok hala ere.

2019-06-26

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Igerilekuak salbatuta

Askorentzat hondartzak, beste batzuentzat erreka bazterrak, eta beste askorentzat igerilekuak izan dira bero sapatik libratzeko erremedioa, Gasteizko irudi honetan ikusten den bezala. Ostegunean eta ostiralean espero dira tenperatura altuenak, edozein moduz; asteazkeneko hau aurrerapen bat besterik ez da izan.

2019-06-26

ENDIKA PORTILLO / FOKU