Altsasuko auziaren kronologia

Auzibidea, protesta egitasmoak eta auziaren berri emateko ekitaldiak uztartu dira 2016ko urriaren 15eko gertakariez geroztik. Hauek dira auziaren datarik esanguratsuenetako batzuk. / 2019-08-09

Argazki Bildumak

2019ko abuztuak 10

Adur Ramirez de Alda, Oihan Arnanz eta Jokin Unamuno gazteek bihar beteko dituzte mila egun presoaldian. Hori salatu eta gazteei elkartasuna adierazteko, egun osorako egitaraua prestatu dute Altsasun bertan Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformak, '1000 egun, mila mezu, mila muxu. Altsasukoak aske' izenburupean.

2019-03-24

Jon Urbe, Foku

2019ko martxoak 7

Helegiteak aztertu zituen Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak, eta zigorra berretsi zuen: ez zuen terrorismo deliturik antzeman, baina ez zituen zigorrak murriztu. Epaiaren aurka, lehen protesta egin zuten Iruñean. Hilaren 29an, fiskalak ontzat jo zuen epaia, eta ez zuen helegiterik aurkeztu.

2019-03-07

Jagoba Manterola, Foku

2018ko irailak 8

Presoak Euskal Herriko espetxeetara lekualdatu zituzten, Iruñera eta Zaballara. Gerturatzearekin bat, agerraldia egin zuten gazteen gurasoek. Gerturatu artean familiek "egora mingarri, arriskutsu eta izugarria" bizi izan zutela salatu zuten. Pozik agertu ziren, "zigor gehigarri" hori kendu zietelako. Hala ere, semeak libre izan arte borrokan jarraituko zutela ohartarazi zuten.

2018-09-08

Idoia Zabaleta, Foku

2018ko ekainak 16

Milaka lagunek protesta egin zuten epaiaren aurka, Iruñean; astebete geroago, Madrilen.

2018-06-16

Idoia Zabaleta, Foku

2018ko ekainak 1

Epaia: 79 urteko zigorra guztira: aginteari atentatu egiteagatik eta lesio delituagatik, bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri zizkieten zazpi auzipeturi; bi urtekoa Urkijori. Terrorismo delitua izan zitekeelakoan eraman zuten auzia Madrilera, baina auzitegiak ez zuen gisa horretako deliturik ikusi. Hilaren 5ean, Jon Ander Cob, Aratz Urrizola, Iñaki Abad eta Julen Goikoetxea atxilotu zituzten, zigorra betetzeko.

2018-06-01

Iñigo Uriz, Foku

2018ko apirilak 16

Espainiako Auzitegi Nazionalean gazteen aurkako epaiketa hasi zen. Fiskalak sei auzipeturentzat 50 urteko espetxe zigorra eskatu zuen; 62 urte eta erdikoa Arnanzentzat; eta 12 urte eta erdikoa Urkijorentzat. Hamaika egunez uzatu zen epaiketa.

2018-04-16

J. Danae

2018ko apirilak 14

Manifestazio historikoa egin zuten Iruñean, epaiketaren atarian, gazteentzat "justizia" eskatzeko. 50.000 lagun baino gehiago elkartu ziren, azken hamarkadetan Nafarroan eginiko martxarik handienetakoan.

2018-04-14

Iñigo Uriz, Foku

2017ko ekainak 30

Auziaren berri zabaltzen aritu dira urteotan auzipetuen gertukoak. 2017ko ekainean, gurasoen ordezkaritza batek auzia azaldu zuen Europako Parlamentuan, eta erakunde horretara itzuli ziren aurtengo martxoan.

2017-06-30

Berria

2017ko maiatzak 29

Prozedura eten zuen Auzitegi Nazionalak, bere eta Nafarroako Probintzia Auzitegiaren arteko eskumen gatazka argitu arte. Hiru egun geroago, Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen auzia, iritzita zantzuak zeudela gertakariak "terrorismo" delitu gisa epaitzeko. Ekainean, hiru presoak banandu zituzten, eta Ramirez de Alda bakartu.

2017-05-29

Jon Urbe, Foku

2016ko azaroak 14

Bederatzi gazte atxilotu zituzten, urriaren 15eko gertakariekin lotuta: Jokin Unamuno, Iñaki Abad, Oihan Arnanz, Julen Goikoetxea, Jon Ander Cob, Aratz Urrizola, Adur Ramirez de Alda, Ainara Urkijo eta Aritz Urdangarin. Bi aske utzi arren, bederatziak auzipetu zituen Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak. Hilaren 20an, Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola aske geratu ziren.

2016-11-14

Jaizki Fontaneda, Foku

2016ko azaroak 9

Espainiako Auzitegi Nazionalak bere gain hartu zuen auzia, eta "terrorismo" delitua antzeman zuen gertakarietan, ordura arte ikerketa zeraman Iruñeko Instrukzio Auzitegiak ez bezala.

2016-11-09

Iñigo Uriz, Foku