Balearen desfilea Bilbon

Balearen desfileak beste behin bildu ditu haurrak eta helduak Bilboko Aste Nagusian. Ikusgarria bezain arrakastatsua izan da. / 2019-08-19

Argazki Bildumak

Ikusgarria bezain arrakastatsua

Balea izan da desfileko izar nagusia. Berarekin batera desfilatzen dute, baina, olagarroak, txangurruak, bisiguak eta txirlak. Plaza Biribilean hasi da desfilea, eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Moiua plazan amaitu da.

2019-08-19

Marisol Ramirez, Foku

Musika, aurretik

Troko Blobo perkusio taldeak abiatu du desfilea. Sanba eta reggae erritmoak kaleratu dituzte.

2019-08-19

Marisol Ramirez, Foku

Balea poltsak, haurren gozagarri

Portukoak eramale konpartsak Balea poltsak banatu ditu haurren artean. Puxikak, serpentinak eta beste hainbat sorpresa zeuden barruan.

2019-08-19

Marisol Ramirez, Foku

Garbitzaileak, lanean

Desfilerik ezingo luke egon, Bilboko garbitzaileek ez balituzte gero kaleak garbituko. Lan handia egiten dute Aste Nagusian, eta atzo ere ez ziren falta izan.

2019-08-19

Marisol Ramirez, Foku

Musika eta antzerkia

Hainbat lagunek inguratuta egiten du baleak desfilea. Aurtengoan Broken Brothers Brass Band taldeak eta Carros de Foc konpainiak parte hartu dute. Azken horrek Lobo Carnassier ikuskizuna kaleratu du, otso handi baten eskultura batekin.

2019-08-19

Marisol Ramirez, Foku

Aterkiak, festarako

Eguraldiak ez du lagundu, baina desfileak lortu du kolorea eramaten Bilboko kaleetara. Aterkia hartuta, desfilea hasi baino askoz ere lehenago joan da jendea lekua hartzera 19:00etan ikusi ahal izateko.

2019-08-19

Marisol Ramirez, Foku

Irudi erraldoiak

Balearen puzgarria hamabi metro da luze. Olagarroak altueran sei metro neurtzen ditu. Txangurruak zabaleran zortzi metro ditu. Bisigua ere ez da atzean geratzen, eta zakatzetatik arroza zerion.

2019-08-19

Marisol Ramirez, Foku

Koloretsua

Balearen desfilea izan da Bilboko Aste Nagusiko bigarren eguneko ekitaldi arrakastatsuenetako bat, Marijaiaren jaitsieraren lekukoa hartuz. Haur eta helduek gozatu ahal izan dute desfileaz, eguraldiak erabat lagundu ez duen arren.

2019-08-19

Marisol Ramirez, Foku