G7koen goi bilera

G7ko agintariek goi bilera dute Miarritzen. Milaka manifestari antikapitalistak protestak egin dituzte Hendaian eta Baionan. / 2019-08-24

Argazki Bildumak

Jendetza Hendaiako kaleetan

Antolatzaileen esanetan 15.000 manifestarik bat egin dute Hendaia eta Irun arteko martxan.

2019-08-24

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Agintariak presente

G7ko kideek ez dute mobilizazioan parte hartu, baina haien aurpegiek bai.

2019-08-24

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Migratzaileen krisia

Era guztietako aldarriak atera dituzte manifestariek kalera, eta migrazioen inguruan sortutako egoera larriak ere gogoan hartu dituzte.

2019-08-24

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Antikapitalistak manifestazioan batuta

Kontragailurraren ondoren, mobilizazio handi batekin bukatu du G7 Ez plataformak goi bileraren kontrako protesta. 15.000 lagun inguru elkartu dira, haien esanetan, Hendaiatik irten eta Irunen bukatu den protestan.

2019-08-24

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Dastaketak

Nazioarteko agintariei harrera egin aurretik, Irati aretoan izan da Macron. Ipar Euskal Herriko produktuen azoka bat antolatu dute han. Ardoa dastatu du, Max Brissonen eta Alain Rousseten aurrean.

2019-08-24

IAN LANGSDON / EFE

Trump — Macron

Ezustean eta programatik kanpo, otordu informal bat egin dute Donald Trumpek eta Emmanuel Macronek, Hotel du Palaisen, eguerdi partean.

2019-08-24

LUDOVIC MARIN / EFE

Beti baten bat falta

G7ko zazpi agintarien argazkirik ez da izan elkarrekin, lehen egunean. Macronek harrera egin die, eta haien artean binakako topaketa batzuk izan dituzte, baina zazpiak ez dira kameren aurrean agertu. Irudian, G7ko Europako lau kideak, Boris Johnson, Angela Merkel, Emmanuel Macron eta Giuseppe Conte, Donald Tuskekin.

2019-08-24

ANDREW PARSONS / EFE

Teilatuan ere zaintza

Miarritzeko Hotel du Palais ostatu hartuko dute G7ko agintariek, eta bilera gehienak ere han eta Bellevue aretoan egingo dituzte. Inguru horiek ongi zainduta dauzkate poliziek; irudian, Hotel du Palais hoteleko teilatua.

2019-08-24

GUILLAUME FAUVEAU

Kontrolak Miarritzen

Hiriaren erdialdera sartzeko baimen bereziak behar dira. Poliziek kontrol zorrotzak jarrita dauzkate baimenik ez duen inor sar ez dadin "eremu gorrian".

2019-08-24

GUILLAUME FAUVEAU

Beste manifestazio bat, hau Baionan

Deialdi publikorik ez zegoen, baina ehunka herritar bildu dira Baionan arratsaldean, G7koen mundu ereduaren kontra protesta egiteko. Prefeturak-eta neurri bereziak hartu dituzte goizetik Baionan, eta kontrolpean egon dira kale asko.

2019-08-24

GUILLAUME FAUVEAU

Poliziak gogor aritu dira: 38 atxilotu

Baionan manifestazioa antolatu dela ohartu bezain pronto, kale batzuk itxi egin dituzte poliziek. Baiona Ttipian itxita edo inguratuta eduki dituzte manifestariak, handik hirira zabal ez zitezen. 68 pertsona atxiki eta identifikatu dituzte, eta horietatik 38 eraman dituzte atxilotuta komisariara

2019-08-24

GUILLAUME FAUVEAU

Zubiak blokeatuta

Frantziako Poliziak halakoetan egin ohi duenez, burdinazko hesi handi batzuk paratu ditu Baiona Ttipiaren inguruko zubietan.

2019-08-24

GUILLAUME FAUVEAU

Negarra eragiteko gasa

Manifestariak saiatu dira Poliziak jarritako itxitura gainditzen leku batetik edo bestetik, baina ez dute lortu. Poliziak behin baino gehiagotan oldartu zaizkie manifestariei, eta negarra eginarazteko gasa erruz jaurti dute.

2019-08-24

GUILLAUME HORCAJUELO / EFE

Istiluak

Manifestari batzuek harriak jaurtitzen eta zubietan jarritako hesiak kolpatzen ekin diote.

2019-08-24

FREDERIC SCHEIBER / EFE

Ur kanoikadak

Negarra eragiteko gasaz eta 'flashball' pilota batzuez aparte, ur kanoikadak ere erabili ditu Poliziak manifestariak sakabanatu eta etxera bidaltzeko.

2019-08-24

FREDERIC SCHEIBER / EFE

Atxiloketa bat

Poliziek, halako batean, hesia gainditu, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute, bortizkeria handiz. Bestalde, hainbat kazetariri lana egiteko trabak jarri dizkiete; babesteko zeuzkaten kaskoak eta tresnak kenarazi dizkiete zenbaiti. Ez dute eman atxilotutako herritarrei buruzko datu ofizialik.

2019-08-24

GUILLAUME HORCAJUELO / EFE

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.