Guardia Zibila 1994ko Nafarroa Oinezen

/ 2019-09-17

Argazki Bildumak

Jaia, hankaz gora

Borobila zihoan ikastolen jaia, hankaz gora jarri zen dena. "Xanpain botilak hozkailuan gordetzen hasi, eta, ordu gutxiren buruan, botilok alde batetik bertzera hegan ikusten ari ginen".

1994-09-18

Mixel Dhers

Espainiako bandera kuartelean

Foruzaingoarekin hitzartu zituzten segurtasun kontuak, baina, 13:00etan, jendez beteta zegoen ibilbidean sartu ziren Guardia Zibilaren hiru patrol. Espainiako bandera handi bat jarri zuten kuartelean.

1994-09-18

Leire Arzuaga

Tentsioa, gora

Jendea asaldatzen hasi zen, baina antolatzaileek haiek lasaitzea lortu zuten.

1994-09-18

Leire Arzuaga

30 patrol eta negarra eragiteko gasa

Manuel Iriarte alkateak polizia gehiago ez ekartzeko eskatu zien. Ez zioten jaramonik egin, eta 30 patrol inguru abiatu ziren Berara. 19:00ak aldera aguazilek abisatu zuten Guardia Zibila negarra eragiteko gasa botatzen ari zela.

1994-09-18

Mixel Dhers

Beldurtuta, ihesean

Izua nagusitu zen. Jendea alde guztietara abiatu zen ihesi.

1994-09-18

Leire Arzuaga

Babes bila, errekara

Edurne Elizondo (kazetaria): "Terrazara atera, eta jende mordoa ikusi nuen errekan sartuta. Kalean sekulako istiluak zeuden".

1994-09-18

Leire Arzuaga

"Kalte izugarria"

50 lagun zauritu ziren, eta jaia antolatu zuen Labiaga ikastolak "kalte izugarria" jaso zuen.

1994-09-18

Leire Arzuaga