Txinako Herri Errepublikaren 70. urteurrena

Inoizko desfile militarrik handiena antolatu dute, eta independentisten martxak debekatu. / 2019-10-01

Argazki Bildumak

Militarrak Pekinen

Herri Errepublikaren urteurrena ospatzeko, militarren desfile ikusgarria egin dute Pekingo Tiananmen plazan. Bestelako irudia izan da Hong Kongen.

2019-10-01

ROMAN PILIPEY, Efe

'Hiltzaile baten urteurrena'

Erregimenaren kontrakoek hainbat protesta egin dituzte Hong Kongen. 70 urte dira Mao Zedong buruzagi komunistak Herri Errepublika ezarri zuenetik. 'Hiltzaile baten urteurrena' dela salatu dute.

2019-10-01

VIVEK PRAKASH, Efe

Desfile ikusgarria

Ohi bezala, erregimenak oso ondo prestatu du desfile militarra. Urteurreneko argazkia zuen jokoan, eta ondo zaindu du berea. Hong Kongeko argazkiak, baina, eskuetatik egin dio ihes.

2019-10-01

ROMAN PILIPEY, Efe

Polizia manifestarien kontra

Independentistak Hong Kongen ari dira egiten protesta nagusiak. Erregimenak debekatu egin du mobilizazio nagusia, baina protestariak ez dira etxean geratu. Poliziak gogor egin du haien kontra.

2019-10-01

JEROME FAVRE, Efe

Protestariak Aterkiekin

Aterkien Iraultzari erreferentzia eginez, euritakoekin atera dira hainbat protestari kalera. Duela bost urte hasi zen iraultza hori, Hong Kongeko hauteskunde legearen erreformaren aurka.

2019-10-01

FAZRY ISMAIL, Efe

Tibeten ere protestak

Tibeten ere hainbat protesta egin dituzte, Txinako erregimenaren kontra.

2019-10-01

RAJAT GUPTA, Efe

Tibetarren kultura

New Delhin ere protesta egin dute, tibetar gazteek, hain kulturaren zapalkuntza salatzeko. Indiako poliziak haien kontra egin du.

2019-10-01

RAJAT GUPTA, Efe

Protestak

Hong Kongen era denetako protestak ari dira izaten, eta istiluak ere ugari dira. Irudian, sua aparkaleku baten sarreran.

2019-10-01

FAZRY ISMAIL, Efe

Protesta ketuak

Aterkiak eskuan, manifestariak kea dariela. 'Ez da egun nazionala, Hondamendi Nazionalaren eguna da' lelopean deitutako manifestazioak debekatu egin ditu erregimenak.

2019-10-01

VIVEK PRAKASH, Efe

Polizia

Era guztietako babesa hartuta, armak eskuan, polizia gogor ari da manifestarien kontra, Hong Kongen.

2019-10-01

VIVEK PRAKASH, Efe

Dispositibo zabala

Txinak istiluen kontrako polizia ugari atera ditu kalera Hong Kongen, manifestariei aurre egiteko.

2019-10-01

FAZRY ISMAIL, EFE

Errepide mozketak

Manifestariek hainbat errepide moztu dituzte Hong Kongen.

2019-10-01

JEROME FAVRE, EFE

Negarra eragiteko gasa

Txinako poliziak negarra eragiteko gasa erabili du manifestariak sakabanatu eta protestak desegiteko. Irudian, manifestari bat, Poliziari gas poto bat bueltan jaurtitzen.

2019-10-01

FAZRY ISMAIL, EFE

Desfile erraldoia

Txinako Herri Errepublikak sekula egin duen desfile militarrik handiena izan da, haren sorreraren 70. urteurrena ospatzeko egin duena.

2019-10-01

HOW HWEE YOUNG, EFE

Botere militarraren erakusleiho

Txinak bere baliabide militarrak munduari erakusteko baliatu du desfilea. Argazkian, DF41 kontenente arteko misilak ageri dira.

2019-10-01

HOW HWEE YOUNG, EFE

Lurrean eta airean

Lurretik ez ezik, zerutik ere desfilatu dute Txinako indar militarrek. Armadako helikopteroek 70 zenbakia irudikatu dute, Txinako Herri Errepublikaren urteurrenaren omenez.

2019-10-01

HOW HWEE YOUNG, EFE

Potentzia militarra

Txina munduko potentzia militar handienen artean dagoela argi utzi nahi izan du gobernuak, Tiananmen plazako desfilean. Teknologia aurreratuko misilak erakutsi ditu, besteren artean.

2019-10-01

HOW HWEE YOUNG, EFE

Tankeak plazara

Indar militarraren erakusgarri, tankeek ere zeharkatu dute Tiananmen plaza.

2019-10-01

XINHUA NEWS AGENCY HANDOUT, EFE