Tsunami Demokratikoa

'Proces'-aren kontrako zigorren aurrean protesta egiteko, jendetzak bildu ditu Tsunami Democratic mugimenduak, Katalunian, azken asteotan, eta Euskal Herrira ere heldu da uhina. / 2019-11-21

Argazki Bildumak

Gendarmeen esku-hartzea

Frantziako Gendarmeria gatazkan sartu zen. Manifestariak El Pertus herriko mugaldetik kanporatu zituzten poliziek indarrez, baina beste puntutan moztu zituzten errepideak.

2019-11-12

David Borrat / EFE

Tsunami Demokratikoa Pausun

Euskal Herriko Tsunami Demokratikoak 'Barraskilo operazioa' antolatu zuen Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, autopista kolapsatzeko asmoarekin.

2019-11-12

Jon Urbe / Foku

Ilara luzeak

Tsunami Demokratikoak deituriko ekintzan, ehunka autok kilometro askoko ilarak eragin zituzten autopistan.

2019-11-12

Guillaume Fauveau

Muga moztea lortu zuten

Manifestariek Girona eta Rosello arteko muga moztu zuten, eta Kataluniatik igarotzen den Frantzia eta Espainia arteko garraioa eten zuten hainbat egunez.

2019-11-11

Alejandro Garcia / EFE

Hausnarketa, kalean

Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeen bezperan, "hausnarketa eguna" deiturikoan, milaka pertsona bildu ziren Bartzelonako zentroan, plataformak deituta.

2019-11-09

Enric Fontcuberta / EFE

Pedro Sanchezen bisitaren aurka.

Ehunka lagunek Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaritzaren aurrean bildu ziren, Tsunami Democratic-ek deituta, Pedro Sanchez Madrilgo Gobernuko presidenteak bisita egin behar zuelako han. Bisita bertan behera utzi zuten. "Spain sit and talk" leloa erabiltzen hasi ziren.

2019-10-21

Toni Albir / EFE

Tsunami Democratic-ek deituriko lehen ekintza Euskal Herrian.

Bartzelonako aireportuaren blokatzea eta lau egunera, Bilboko sarrera moztu zuten ehunka manifestarik ordubetez. Ertzaintza gogor oldartu zitzaien, eta hainbat lagun atxilotu zituen.

2019-10-18

Luis Jauregialtzo / Foku

Bartzelonako El Prat aireportua blokeatu zuten milaka manifestariek, Tsunami Democratic-ek deituta.

2019-10-14

Quique García / EFE

Mossoek gogor jo zuten aireportuan bildutakoen aurka.

2019-10-14

Quique García / EFE

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.