Pedro Sanchezen inbestidura

Pedro Sanchez PSOEko hautagaia presidente izendatu dute bigarren bozketan gehiengo sinplearekin. / 2020-01-07

Argazki Bildumak

Bostekoa

Bere hitzaldiaren ondoren, Pablo Iglesiasek Pedro Sanchez zoriondu du. Lehena Espainako Gobernuko presidente izango da eta bigarrena, presidenteorde, PSOEk eta Unidas Podemosek lortu zuten akordioari esker.

2020-01-07

Juan Carlos Hidalgo, EFE

Txalo zaparrada, Aina Diazi

Goizeko une hunkigarrienetako bat Aina Diaz Unidas Podemoseko parlamentaria izan du protagonista. Minbizia du eta, hala ere, Kongresuan izan da gaur Sanchez presidente izendatzeko. Iglesiasek hari aipamena eginez hasi du hitzaldia, eta amaieran lore sorta bat eman dio. Alde estua zuen Sanchezek eta Diazen botoa beharrezkoa izan da gaur. Igandeko bozketan ez zen izan.

2020-01-07

Mariscal, EFE

Hain gertu eta hain urruti

Bat bestearen ondoan daude Kongresuan Aitor Esteban EAJko eleduna eta Santiago Abascal, Voxekoa. Bi metro baino gutxiago eta korridore bat daude euren artean, baina gertu egonagatik, euren ideia politikoak antipodetan daude.

2020-01-07

Mariscal, EFE

Voxekoek, ospa

Oscar Matutek hitz egin du gaur EH Bilduren txandan, eta hitza hartzera joan denean, Voxeko parlamentariak ganberatik joan dira eta ez dira itzuli ahalik eta amaitu duen arte. Argazkian, Ivan Espinosa de los Monteros Matuteri begira, horrek hitz egiten duen bitartean.

2020-01-07

Juan Carlos Hidalgo, EFE

"Aske nahi ditugu"

Montse Bassa ERCko parlamentariak espetxean eta erbestean dauden buruzagi independentistak izan ditu gogoan eta horien askatasuna eskatzen zuen elastiko bat erakutsi du Kongresura sartu denean. Dolors Bassaren ahizpa da, eta gaur berak hartu du hitza inbestidura saioan Gabriel Rufianen ordez.

2020-01-07

Zipi

Mehatxuen aurrean, baietz

Tomas Jose Guitarte Teruel Existeko parlamentariak presioak, mehatxuak eta irainak jasan ditu egunotan, Sanchezen inbestidura babestuko zuela esan zuenetik. Bere herrian pintaketak ere egin dizkiote. Hala ere, baiezkoa botoari eutsi dio, eta espero bezala gutxigatik baina aurrera atera da inbestidura.

2020-01-07

Juan Carlos Hidalgo, EFE

Keinua bai, baina ezer gehiagorik ez

Eskua luzatu dio Pablo Casado PPko buruak Pedro Sanchezi bozketa irabazi ostean. Zoriontzeko keinu huts bat izan da, ordea, eta ez ezer elkarlanerako asmo baten adierazle. Gaur ere hitz gogorrak izan ditu Casadok Sanchezerentzat.

2020-01-07

Mariscal, EFE