Etsai arkitektura

Hesiekin edo hormekin itxitako aterpeak, pertsona bakarrarentzako bankuak edo etxebizitzen atarietan jarritako eztenak. Horrelako estrategia arkitektonikoek etxegabeak uxatzea dute helburu: 'etsai arkitektura' esaten zaio. Hona adibide batzuk. / 2020-01-25

Argazki Bildumak

Donostiako autobus markesinak.

Aulki borobilduek ezinezkoa egiten dute etzanda jartzea.

2020-01-25

Jon Urbe / Foku

Koskak.

Donostiako Musikene musika eskolaren eraikinaren koskak.

2020-01-25

Banakako eserlekuak

Donostiako Mikel Laboa zubiaren ondoko eserlekuak. Ezinezkoa horietan etzanda jartzea, baina baita binaka esertzea ere.

2020-01-25

Bankuak eta bankuak.

Banku bulego baten kristalaren aurreko gunean jarritako burdinak, etzanda jartzea galarazteko.

2020-01-25

Jon Urbe / Foku

Eserlekuak ez dira etzanlekuak.

Eserleku bat Bilbon. Diseinatzaile batzuek «ergonomia» aipatzen dute eserlekuetan halako euskarriak jartzeko. Ezinezkoa da horietan etzanda jartzea.

2020-01-25

Aritz Loiola / Foku

Estalpe babestuak.

Burdin sareak, Bilbon, kalean bizi direnek estalpeak erabil ez ditzaten.

2020-01-25

Aritz Loiola / Foku

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.