«Heriotzari izkin egin diogu»

Portura iritsi dira 'Aita Mari' ontziak igandean eta astelehenean erreskatatutako 158 etorkinak. Afrikatik eta Bangladeshtik iritsiak dira. Libian bizi izandako infernuaz mintzo dira gehienak. / 2020-02-14

Argazki Bildumak

Rasel Shepai

Rasel Shepai (Bangladesh, 31 urte): «Olatu handiak zeuden, eta gehienok ez genuen atera nahi. Pistolekin mehatxu eginda behartu gintuzten».

2020-02-14

Pablo Garcia

Lamin Fathi

Lamin Fathi (Gambia, 17 urte): «Mafiek esan zidaten itsas zeharkaldia erraza zela. Pateran gaua igaro ostean ohartu nintzen engainatu nindutela».

2020-02-14

Pablo Garcia

Zakarias

Zakarias (Senegal, 17 urte): «Txalupan geundela, lurrera iristea besterik ez nuen buruan, baina, orduak pasatu ahala, nekea oso handia zen».

2020-02-14

Pablo Garcia

Lovely

Lovely (Kamerun, 34 urte): «Prostituzioan aritzea beste irtenbiderik ez dut izan. Emakume beltzei ez digute beste lanik egiten uzten Libian».

2020-02-14

Pablo Garcia

Genos

Genos (Nigeria, 33 urte): «Kartzela sufritu nuen, eta torturak ere bai. Horregatik erabaki nuen patera batean sartzea Europara iristeko».

2020-02-14

Pablo Garcia

Dabne

Dabne (Boli Kosta, 24 urte): «Libia uzteko nahiak eta etsipeak behartuta hartu dut txalupa igerian jakin gabe eta bi ume txikirekin»

2020-02-14

Pablo Garcia

Sakib

Sakib (Bangladesh, 32 urte): «Mafiek bahitu eta torturatu egin ninduten. Bakean utzi ninduten konturatu zirenean zein pobrea den nire familia».

2020-02-14

Pablo Garcia

Abdel Nasser

Abdel Nasser (Ghana, 22 urte): «Lau hilabetez bahituta eduki ninduten, eta oso tortura gogorrak sufritu nituen ihes egitea lortu nuen arte».

2020-02-14

Pablo Garcia