Puigdemont Perpinyan

Bi urte eta erdiren ondoren, Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetua Kataluniara itzuli zen. Perpinyan izan zen, Ipar Katalunian, Kataluniako Errepublikaren Aldeko Kontseiluak antolatu zuen ekitaldi politikoan. / 2020-03-01

Argazki Bildumak

Comin, Ponsati eta Puigdemont

Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari kargugabetuak eta Carles Puidgemont presidente kargugabetua. Egun, eurodiputatuak dira hirurak.

2020-02-29

David Borrat / EFE

«Etxera»

Kataluniako Generalitateko kargugabetutako kideek bi urte eta erdi daramatzate erbestean; larunbatean itzuli ziren Herrialde Katalanetara lehenengoz.

2020-02-29

David Borrat / EFE

Presoak

Kataluniako buruzagi independentista espetxeratuak ere gogoan izan zituzten Perpinyako ekitaldi politikoan. Haiek idatzitako testu bana irakurri zuten agertokitik.

2020-02-29

Quique Garcia / EFE

«Behin betiko borroka»

Puigdemontek independentistei eskatu zien prestatzeko «behin betiko borrokarako», eta etengabeko mobilizazioaren beharra nabarmendu zuen.

2020-02-29

David Borrat / EFE

Dozenaka mila

Dozenaka mila lagun elkartu ziren Puigdemonti babesa emateko. Airetik hartutako argazkian ikus daiteke ekitaldiaren tamaina.

2020-02-29

BERRIA

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.