Reala Espainiako Kopako finalean da

/ 2020-03-05

Argazki Bildumak

Becerril 0-8 Reala

Realak nagusitasunez hasi zuen Espainiako Kopa. Zortzi sartu zizkion Becerrili. Halere, harreman polita izan dute bi taldeek ordutik, eta hirugarren mailako taldeak Reala animatu du hurrengo partidetan.

2020-03-05

Xabi Ramos / EFE

Ceuta 0-4 Reala

Aise bigarren kanporaketan ere. Berriz ere hirugarren mailako talde bat izan zuen aurrean, Ceuta. Luca Sangalli —bi bider— Januzaj eta Ander Barrenetxea izan ziren goleatzaileak.

2020-03-05

REDUAN DRIS / EFE

Reala 2-0 Espanyol

Final hamaseirenetan, lehen mailako lehen taldea topatu zuen bidean Realak. Anoetan jokatu zuten partida, eta Barrenetxearen eta Isaken gol banak final zortzirenetara sailkatu zuten taldea.

2020-03-05

Juan Carlos Ruiz / Foku

Reala 3-1 Osasuna

Euskal derbia final zortzirenetan. Marc Cardonak sartu zuen Realak Kopan jasotako lehen gola. Txuri urdinek, ordea, euren martxarekin jarraitu zuten. Isaken bi golekin eta Odegaarden beste batekin.

2020-03-05

Juan Herrero / EFE

Real Madril 3-4 Reala

Emozioz betetako final laurdena izan zuten txuri urdinek. Real Madril tokatu zitzaion aurkari, Santiago Bernabeu futbol zelaian. 0-3 jarri zen aurretik Reala, baina ezin sufritu gabe aurrera egin. 3-4 amaitu zen partida.

2020-03-05

Rodrigo Jimenez / EFE

Reala 2-1 Mirandes

Final erdiak. Aurrean txapelketan geratzen zen bigarren mailako talde bakarra: Mirandes. Orain arte ez bezala, bi partida jokatu behar izan dituzte, eta emaitza gazi gozoarekin amaitu zuten joanekoa. Irabazi bai, baina estu, eta etxean gol bat jasota.

2020-03-05

Juan Herrero / EFE

Mirandes 0-1 Reala

Itzulerako partida Anduva futbol zelaian jokatu zuten. Lehen zatian, Oiartzabalek penaltiz sartutako golarekin markagailuan aurretik jarri zen Reala. Eskura zuen finala.

2020-03-05

Santi Otero / EFE

Finalera

Mirandes kanporatuta, historia egitea lortu dute Realeko jokalariek. Espainiako Kopan jokatutako partida denak irabazi dituzte, eta 32 urte eta geroago, Kopako finalean dira berriz ere.

2020-03-05

Santi Otero / EFE