Athletic Espainiako Kopako finalera heldu da

/ 2020-03-06

Argazki Bildumak

Granada 2-1 Athletic

Zuri-gorriak 2-0 ziren atzetik 81. minutuan, eta kalean ziren. Baina aurtengo Kopan enegarrenez suspertu egin zen. Teneriferen aurkako neurketan bezala, Yuri izan zen salbatzailea. Partidan zehar apenas agertu zen zarauztarra. Baina adorea atera, eta barneraketa bat egin zuen. Areara sartu, eta Rui Silva atezaina gainditu zuen baloia ondo gurutzatuz. Galdu arren, kanpoan lorturiko golen balio bikoitzari esker —1-0 irabazi zuen Athleticek San Mamesen—, Athletic finalera pasa da, eta Realaren aurka neurtuko da apirilaren 18an. Irudian, Iñigo Cordoba besoak altxatuta, ospatzen.

2020-03-05

Pepe Torres / EFE

Athletic 1-0 Granada

Athleticek irabazi egin zion Granadari Espainiako Kopako finalerdien joanekoan, baina abantaila handiagoa hartzeko aukera izan zuen. Izan ere, epaileak Capari baliogabetu dion gol batek eztabaida sortu zuen. Azkenean Muniainek 42. minutuan sarturiko golak eman zien garaipena bilbotarrei.

2020-02-12

Marisol Ramirez / Foku

Athletic 1-0 Bartzelona

Beste behin miraria egin zuen Athleticek, eta Espainiako Kopako finalerdietan sartu zen. 94. minutuan Williamsek Ibai Gomezen erdiraketa bat sarera bidali zuen, eta festa handia izan zen San Mamesen. Hobea izan zen Bartzelona, baina zoria alde izan zuen Athleticek. Irudian, Williams, partidaren protagonista nagusia.

2020-02-06

Luis Jauregialtzo / Foku

Tenerife 3-3 Athletic (2-4 penaltietan)

Penaltietan salbatu zuen trantzea berriz Athleticek. Larri ibili zen, bigarren minutuan epaileek Herrerin kanporatu zutelako. Azkenean, berdinketa lortu zuten 118. minutuan, Yuriren golari esker. Irudian, Raul Garcia.

2020-01-28

Ramon de la Rocha / EFE

Elx 1-1 Athletic (4-5, penaltietan)

Txiripaz egin zuen aurrera Athleticek. Zuri-gorriak nagusi izan ziren jokoan, baina eraginkortasun gutxi erakutsi zuten. Hamalau penalti jaurti zituzten bi taldeek sailkapena erabakitzeko, eta Athletic nagusitu zen horretan. Irudian, IñakI Williams baloi batez jabetzeko borrokan, Elxeko Nacho Pastorrekin.

2020-01-22

MORELL / EFE

Sestao River 0-4 Athletic

Ezustekorako tarterik zabaldu gabe, Athleticek mendean hartu zuen Sestao River, eta Espainiako Kopako final-hamaseirenetarako sailkatu zen. Bizkaitarren arteko derbian bere legea ezarri zuen gorengo mailako taldeak; lehen zatian bi gol sartu, eta garaipenaren bidean jarri zen. Partida serioa egin zuten Gaizka Garitanoren jokalariek. Irudian, Athleticeko Dani Garcia, Sestao Riverreko Andre Gagori altxatzen laguntzen.

2020-01-11

Javier Zorrilla / EFE

Intercity 0–3 Athletic

Sant Joan d'Alacant herriko (Herrialde Katalanak) Intercity Hirugarren Mailako taldearen aurka estreinatu zuen koparako bidea Athleticek. Intercityk ere kanpoan jolastu behar izan zuen artifizialeko zelai txiki bat duelako. Elxeko Manuel Martínez Valero zelaian jokatutako partidan aise gailendu ziren Bilbotarrak. Irudian, Kenan Kodro, Athleticen hirugarren gola ekarri zuen penaltia jaurtitzen.

2019-12-17

MORELL / EFE