Koronabirusa Euskal Herrian, martxoaren 17an

Espainiako eta Frantziako Gobernuek itxi egin dute Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga. Enpresa handi askok etenda daukate ekoizpena, eta herritarrak osasun neurriak hartzen ari dira erosketak egiteko. / 2020-03-17

Argazki Bildumak

Muga ixten

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxi dute Irunen (Gipuzkoa).

2020-03-17

Andoni Canellada / Foku

Ezinbesteko kasuak soilik

Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko muga igaro dezakete soilik lanerako behar dutenek eta ezinbesteko arrazoiak dituztenek.

2020-03-17

Andoni Canellada / Foku

Ilara supermerkatuan

Egun hauetan, supermerkatuek mugatu egin dute barrura sar daitezkeen bezeroen kopurua; besteek kanpoan egin behar dute ilara, elkarrengandik metro eta erdira. Irudian, Donostiako supermerkatu baten sarrera.

2020-03-17

Marisol Ramirez / Foku

Enpresa handiak, itxita.

Beasaingo CAF lantegia itxi egin dute koronabirusa langileen artean hedatzea saihesteko.

2020-03-17

Jon Urbe / Foku

Metroa, hutsik

Bilboko metroko geltoki bat, jende gutxirekin.

2020-03-17

Marisol Ramirez / Foku

Garraio publikoa, %100era

Bilboko metroko bidaiariek metro eta erdiko tartea mantendu dute elkarren artean. Garraio publikoan %100eko zerbitzua ezarri dute gaur.

2020-03-17

Marisol Ramirez / Foku

Tabako dendak, irekita

Jendea ilaran, Donostiako tabako denda batean sartzeko.

2020-03-17

Jon Urbe / Foku

Maskara jantzita

Herritar bat maskara jantzita, gaur goizean, Donostian.

2020-03-17

Jon Urbe / Foku

Parkea, itxita

Donostian, udaltzainek itxi egin dute Alderdi Ederreko parkea.

2020-03-17

Juan Carlos Ruiz / Foku

Eskuak garbitu

Herritarrei eskuak garbitzeko eskatu diete Donostiako San Martin azokan sartzeko.

2020-03-17

Juan Carlos Ruiz / Foku

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.