Koronabirusa Euskal Herrian, martxoaren 18an

Euskal Herrian gutxienez 1.359 pertsonak dute koronabirusa, eta 44 hildako eragin ditu gaitzak. Jaurlaritzaren arabera, "oraindik ez dugu goia jo", eta erakundeek hainbat neurri iragarri dituzte. / 2020-03-18

Argazki Bildumak

Ertzainak, kontrolatzen

Ertzaintza ari da konfinamendu agindua betetzen ez duten hiritarrak kontrolatzen eta, kasu batzuetan isunak jartzen.

2020-03-18

Juan Carlos Ruiz / Foku

Beharrezko bidaiak soilik

Kartelak errepideetan, beharrezkoak ez diren bidaiak saihesteko. Hainbat ordainlekutan ezin da eskuz ordaindu.

2020-03-18

Jagoba Manterola / Foku

Bizilagunak, abesten

Hernaniko etxe bateko bizilagunak elkarrekin abesten, bart, berrogeialdiari aurre egiteko.

2020-03-18

Jon Urbe / Foku

Estali ahoa

Epidemiari aurre egiteko gomendioak, Tolosan (Gipuzkoa).

2020-03-18

Jon Urbe / Foku

Aireportua, ia hutsik

Krisiaren ondorioz gutxi dira bidaiatzen ari diren pertsonak. Espainiako Gobernuak gaur eman du hotelak ixteko agindua ere.

2020-03-18

Marisol Ramirez / Foku

Ordiziako azoka

Egin dute azoka Ordizian (Gipuzkoa), baina salbuespenezko hainbat neurri hartu behar izan dituzte.

2020-03-18

Jon Urbe / Foku

Kaleak, garbi

Iruñeko garbitzaile bat, farola bat garbitzen. Ezinbestekoa bihurtzen ari da euren lana.

2020-03-18

Donostia, hutsik

Gipuzkoako hiriburuko erdigunean ez dabil ia autorik.

2020-03-18

Jagoba Manterola / Foku

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.