Kale hutsak eta balkoi beteak, lehen astean

Gauerdian astebete igaro da Hego Euskal Herrian alarma egoera indarrean sartu zenetik. Hiri eta herrietako kaleak ia hutsik daude egunotan, eta askok leiho eta balkoiak dituzte kanpoaldearekin harremanean sentitzeko bide bakarra. / 2020-03-22

Argazki Bildumak

Banaketa enpresako langilea, Gasteizko kaleetan barrena lanean.

2020-03-22

Raul Bogajo / Foku

Eguraldi ederra egin du azkn egunetan, eta asko balkoi eta leihoetara irten dira, eguzkipean orrialde batzuk irakurtzeko bada ere.

2020-03-22

Raul Bogajo / Foku

Kalera irtetean isiltasuna da nagusi, inguruan ez da apenas jenderik ikusten.

2020-03-22

Raul Bogajo / Foku

Kalera begiratu bat ematea da egunotako denbora pasa ohikoenetako bat, urrutian mugimendu gutxi ikus daitekeen arren. Irudian, emakume bat Bilboko kaleetara begira.

2020-03-22

Marisol Ramirez / Foku

Adierazi dute agintariek auto kopurua nabarmen murriztu dela. Asko Bilboko errepideak hutsik sekula ikusi gabeak izango ziren.

2020-03-22

Marisol Ramirez / Foku

Donostian ere irudiak antzekoak dira. Isiltasuna.

2020-03-22

Jon Urbe / FOKU

Eguraldiak hondartzara gerturatzeko gogoa ematen du.

2020-03-22

Jon Urbe / Foku

Animaliek, ordea, ez dute etxean geratzeko betebeharrik.

2020-03-22

Jon Urbe / Foku

A-8 errepidea, autorik gabe, zaratarik gabe.

2020-03-22

Jon Urbe / Foku

Udaberriari etxeko balkoitik eman behar ongietorria.

2020-03-22

Marisol Ramirez / Foku

Paseatzera irteteko aukerarik ez eta irudi hau du Zarauzko malekoiak egunotan.

2020-03-22

Jon Urbe / Foku

Sanferminetan ezin kabitu. Gaur, berriz, banaka eta maskararekin.

2020-03-22

Jagoba Manterola / Foku

Eguzkiaren izpiak jasotzeko balkoirik ezean, etxeko teilatua ez da txarra.

2020-03-22

Jagoba Manterola / Foku

Eta etxean geratzea ez dadila kirolik ez egiteko aitzakia izan.

2020-03-22

Jon Urbe / Foku