World Press Photo 2020

Yasuyoshi Chibak Sudango protesta batean egindako argazki batek irabazi du urteko World Press Photo saria. Argazki sortarik onenaren saria Romain Laurendeauk jaso du, Aljerian egindako argazki erreportaje batengatik. / 2020-04-17

Argazki Bildumak

'Relative Mourns Flight ET 302 Crash Victim'

Mulugeta Ayene argazkilari etiopiarrak Ethiopian Airlinesen ET302 hegaldiak izandako istripuan hildakoen senideei egin zien argazkia. Urteko argazkirik onenaren sarirako izendatu dute.

2020-04-17

Mulugeta Ayene / Associated Press

'Clash with the Police During an Anti-Government Demonstration'

Algerian, iazko maiatzaren 21ean, ikasleek gobernuaren aurka egindako protesta bati argazkia atera zion Farouk Batichek. Istiluak izan zituzten poliziekin. Urteko argazkirik onenaren sarirako izendatu dute.

2020-04-17

Farouk Batiche / Deutsche Presse-Agentur

'Awakening'

Ewa ageri da argazkian, 15 urteko neska armeniarra. Egoera katatonikotik iratzarri berri da, eta gurpil aulki batean dago eserita, gurasoak alde banatan dituela, Poloniako Podkowa Lesnako errefuxiatuentzako gunean, 2019ko ekainaren 1ean. Urteko argazkirik onenaren sarirako izendatu dute.

2020-04-17

Tomek Kaczor / Gazeta Wyborcza

'Injured Kurdish Fighter Receives Hospital Visit'

Ahmed Ibrahimek 18 urte ditu, eta Siriako Indar Demokratikoetako soldadua da. Erre egin da Turkiako indarrekin izandako gatazkan, eta neska laguna bisitan joan zaio Al-Hasakako ospitalera (Siria). «Beldurtuta» geratu da Ibrahimen zauriekin. Urteko argazkirik onenaren sarirako izendatu dute Ivor Pricketten irlandarraren lana.

2020-04-17

Ivor Prickett / The New York Times

'Nothing Personal - the Back Office of War'

Enpresaburu bat, tankeen aurkako granada jaurtigailuak gordetzen, Nazioarteko Defentsen Erakusketa eta Konferentzian egindako erakustaldi baten ondoren; Abu Dhabin, iazko otsailaren 18an. Urteko argazkirik onenaren sarirako izendatu dute Nikita Teryoshin errusiarraren lana.

2020-04-17

Nikita Teryoshin

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.