AEBak astindu ditu polizia zuri batek afro-amerikar bat hiltzeraino itotzeak

George Floyden heriotzak AEBetako Poliziaren arrazakeria jarri du berriro mahai gainean. Iragan astelehenean, iparraldeko Minneapolis hiriko Poliziak Floyd atxilotu zuen. Autotik atera, lurrean etzan, eskuburdinak ipini, eta polizietako batek belauna jarri zion lepoan zazpi minutuz. Floydek konortea galdu zuen eta ospitalean hil zen. / 2020-05-29

Argazki Bildumak

Suhiltzaileak, Los Angelesen

Suhiltzaileak lanean ari dira jo eta su protestetan piztu diren suak itzaltzen. Argazkian, Los Angelesko Melrose auzo ezagunean.

2020-05-31

ETIENNE LAURENT, EFE

Lehergaiak, kalean

Petardo baten leherketa, Beverly Hillsen, Kalifornian.

2020-05-31

ETIENNE LAURENT, EFE

Eskuak gora

Hedabideetan iIstilu irudiak nagusitzen badira ere, manifestari askok jarrera baketsua erakusten duten. Argazkian, protestariak eskuak gora, poliziaren aurrean.

2020-05-31

ETIENNE LAURENT, EFE

Leihotik begira

New Yorkeko Brooklyn auzoko bizilaguan batzuk, etxe barrutik, protestak ikusten.

2020-05-31

JUSTIN LANE, EFE

Piper gasa

Polizia bat Minneaspolisen, George Floyd hil zuten hirian, piper gasa botatzen.

2020-05-31

CRAIG LASSIG

Amorrua, skatearekin

Gazte bat, skatearekin, Poliziaren auto bat jotzen New Yorken.

2020-05-31

PETER FOLEY, EFE

Protestak nazioartean

George Floyden hilketaren kontra protesta egiteko, mobilizazioak zabaldu dira nazioarteko hainbat lekutan; tartean, Berlinen, Alemaniako hiriburuan.

2020-05-30

MICHELE TANTUSSI / EFE

Protestak Minneapolisen

George Floyden hilketaren aurka protesta egiteko, iskanbilak izan dira bart gauean Minneapolisen.

2020-05-30

CRAIG LASSIG / EFE

Protestak Minneapolisen

Herritarrak protestara atera dira bart gauean Minneapolisen, George Floyden hilketa salatzeko.

2020-05-30

CRAIG LASSIG / EFE

Asteartean jendetza bildu zen Minneapolisen, Floyd hil zen lekuan, eta inguruan dagoen Polizia etxe batean amaitu zuten protesta. Istiluak izan ziren, eta poliziek negar gasa bota zuten.

2020-05-29

CRAIG LASSIG / EFE

Minneapolisetik haratago, herrialde osora zabaldu dira protestak. Floyden hilketa argitzeko eta Poliziaren arrazakeria salatzeko. Irudian, Los Angelesen eginiko protesta bat.

2020-05-29

Etienne Laurent / EFE

Agintariek larrialdi egoera ezarri dute Minneapolisen, eta Guardia Nazionaleko bostehun soldadu bidali dituzte bertara. Gaurkoa hirugarren protesta eguna izan dute han.

2020-05-29

CRAIG LASSIG / EFE

Kalera atera direnen artean, 'I can't breath' (Ezin dut arnastu) mezua da gehien entzun denetako bat. Hitz horiek errepikatu zizkion behin eta berriz Floydek hura itotzen ari zen poliziari.

2020-05-29

CRAIG LASSIG / EFE

Bart, ehunka lagun irten dira kalera, eta polizia etxea inguratu dute, eta su eman diote. Eraikina hustu egin behar izan dute. Aurretik negar gasa jaurti diete segurtasun indarrek manifestariei.

2020-05-29

TANNEN MAURY / EFE

AEBetako presidente Donald Trumpek gogor jo du manifestarien aurka, eta baita Minnesotako alkatearen kontra ere. Protestan ari direnak «gaizkileak» direla esan du estatuburuak, eta ez diotela Floyden memoriari «mesederik egiten». Twitterrek Trumpen txio bat ezabatu du «indarkeria goratzen» duelakoan

2020-05-29

TANNEN MAURY / EFE

Floyden heriotzaren harira, AEBetako Ordezkarien Ganberak Justizia Departamentuari eskatu dio iker ditzala afro-amerikarren aurkako Poliziaren gehiegikeriak. Ohartarazi du «konstituzioaren aurkako jokabide eredu bat» ezkutatu dezakeela Poliziaren azken urteetako jarrerak. Batzordeak Ahmaud Arberyren hilketa «sakon» ikertzea ere galdegin du. Arbery tiroz hil zuten Georgian, erretiratutako polizia batek eta haren semeak.

2020-05-29

TANNEN MAURY / EFE

Gaur, Minneapolis hiriko protesten erdian, horiek zuzenean jarraitzen ari zen CNN telebista kateko kazetari talde oso bat atxilotu du Poliziak. Guzti hori zuzenekoaren erdian.

2020-05-29

CNN