Joan Mari Torrealdai [1942-2020]

Arantzazu ipar, Jakin ekialde, 'Egunkaria' hego, Euskaltzaindia mendebal. Euskalgintzan ekintzaile, euskal kulturaren erreferentzia. 60 urteko bide oparoa. Joan Mari Torrealdai hil da. Bidegabekeriaren ikur izan da: minbiziak eraman du, 'Egunkaria' itxi ostean jasandako torturekin lotu zuen minbiziak. / 2020-08-01

Argazki Bildumak

Intelektual ugariren bilgune zen Arantzazu, eta Euskaltzaindiak han egin zituen batzar erabakigarriak, tartean, 1968koa, euskara batuaren sorrerakoa. Torrealdaik gertutik jarraitu zuen prozesua, eta hurrengo urteetan ere Euskaltzaindiaren inguruan ibili zen. 1975ean urgazle izendatu zuten —argazkian, Xabier Mendigurenekin eta Juanjo Zearretarekin—.

2020-08-01

Torrealdairen sendia

Bizkaitarra zen sortzez Torrealdai, Forukoa. Baina haren ibilbidean giltzarria izan da beste leku bat ere: «Esan liteke biologikoki Foruan jaio nintzela, eta kulturalki, Arantzazun». 1954an joan zen Oñatiko santutegira (Gipuzkoa), seminariora. 12 urte zituen. Irudian, Arantzazun, senideekin.

2020-08-01

Torrealdai sendia

Euskal kulturgintzan murgiltzeko abiapuntu ere izan zitzaion Arantzazu.Torrealdai seminariora iritsi eta gutxira sortu zuten Jakin aldizkaria, 1956an. Torrealdai gerora sartu zen taldean, 1963an. Baina zaila zen egoera, zentsuragatik. Torrealdai sartzean hala zegoen; 1964an baimendu zuten, eta berriz isildu 1969an. Torrealdai zen zuzendari. 42 urte egin zituen kargu horretan. 2014an, Lorea Agirrek hartu zion lekukoa.

2020-08-01

Foku

Herri ekimeneko proiektu handi batean murgildu zen Torrealdai 1980ko hamarkadaren amaieran: 'Euskaldunon Egunkaria'-n. Lan diplomatikoa egitea egokitu zitzaion, «proiektuaren izaera azaltzea instituzioetan eta gizarte eragileetan». Irudian, 'Egunkaria' aurkezteko agerraldia, 1990ean: ezkerretik eskuinera, Joxemi Zumalabe, Martin Ugalde, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai.

2020-08-01

Egunkaria

'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera garaian, hango Administrazio Kontseiluko lehendakaria zen Torrealdai, eta egunkariaren aurkako bi kasuetan auzipetu zuten: itxierakoan, absoluzioa izan zen, eta ekonomikoan, artxiboa. 11 urtetik gorako «tortura fisiko eta psikologikoa» pairatu zuen, gaixotzeraino. Irudian, Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Torrealdai, Iñaki Uria eta Martxelo Otamendi, 2009ko abenduaren 15ean, Madrilen, epaiketako lehen egunean.

2020-08-01

Andoni Canellada, Foku

Euskaltzaindian ere ibilbide oparoa egin zuen Torrealdaik. Euskara batuaren sustatzaile nagusietako bat izan zen, eta euskaltzain oso gisa Azkue biblioteka eta artxiboko buru izan zen. Irudian, euskaltzain oso izendatu zuten ekitaldian, emaztearekin eta seme-alabekin.

2020-08-01

Torrealdairen sendia

Langile nekaezina izan zen Torrealdai, eta hala erakusten dute haren ikerketa lanek ere. Hark zentsuraz egindako ikerketa izan da luzez Euskal Herrian gaiari buruz egindako lan bakarretako bat. Eta hainbat liburu idazteaz gain, Elkar fundazioaren eta Euskal Idazleen Elkartearen sorreran egon zen; jarraipena egin dio urtero liburugintzaren alorrari.

2020-08-01

IMANOL OTEGI / FOKU

«Nire eskarmentuko lezioa esaldi honek bil dezake: ezina ekinez egina. Abiatzerakoan lortezinak ziruditen hainbat ekimen, ekinaren poderioz, burutzera iritsi izan gara». Joan Mari Torrealdai

2020-08-01

Jon Urbe / Foku

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.