Haizetearen kalteak

Barbara haize ekaitzak hainbat kalte eragin ditu Euskal Herrian. / 2020-10-21

Argazki Bildumak

Bergara

Labegaraietan zuhaitza jausi da bidegorrira eta erabat itxita dago hori. Horrez gain, kanposantuko aparkalekuan zuhaitzen darrak auto batzuetara erori dira.

2020-10-21

Goiena

Aretxabaleta

Haizeak autokarabana bat irauli du Arkarazo auzoan.

2020-10-21

Goiena

Elgeta

Kanpanzarko bidean, bi zuhaitz bota ditu haizeak eta errepidea itxi behar izan dute.

2020-10-21

Goiena

Zarautz

Araba kalean zuhaitza bota du haizeak.

2020-10-21

Urola Kostako Hitza

Orendain

Horrela gelditu da Orendaingo kultur etxea. Haizeak leiho batzuk apurtu ditu lehenbizi, eta gero horietatik sartuta goiko solairua eta teilatua eraman ditu.

2020-10-21

Tolosaldeko Ataria

Araban 161 esku-hartze

Arabako suhiltzaileek 161 esku-hartze egin behar izan dituzte herrialdeko hainbat gunetara. Irudian, horietako bat.

2020-10-21

Arabako Suhiltzaileak

Iruñerria

Nafarroako suhiltzaileek nabarmendu dute kalte gehienak Iruñerrian gertatu direla.

2020-10-21

Nafarroako Suhiltzaileak

Nafarroako errepideak

Nafarroan N-121 errepideak bost kamioi irauli direla esan dute suhiltzaileek.

2020-10-21

Nafarroako Suhiltzaileak

Kortezubi

Haizeak argindar kable bat bota du haizeak, eta sute bat eragin du.

2020-10-21

Bizkaiko Suhiltzaileak

Orendaingo bidea

Haizeak hainbat zuhaitz bota ditu bidera.

2020-10-21

Gipuzkoako Foru Aldundia

Baigorri

Zuhaitzak errepidean erorita, Baigorritik Arrosarako bidean.

2020-10-21

Bob Edme

Tolosaldea

Suhiltzaileak, bidera eroritako zuhaitzak kentzen.

2020-10-21

Gipuzkoako Foru Aldundia

Sara

Zuhaitzak erorita, Saran. 12.500 etxebizitza argindarrik gabe utzi ditu ekaitzak.

2020-10-21

Bob Edme