Euskadiren bigarren aroa
Euskadiko selekzioaren bigarren aroa 1979. urtean hasi zen. Argazkikoa da orduko hamaikakoa. Zutik: Arkonada, Villar, Alexanko, Zelaieta, Eskalza, Kortabarria, Iribar. Makurtuta: Zamora, Satrustegi, Dani, Alonso eta Rojo.
2003-12-16
Euskal Futbol Federakundea
Konpromiso eske
Euskadik Mazedoniaren aurka jokatu zuen iaz San Mamesen. Partidaren aurretik aldarrikapenerako tartea hartu zuten eta "konpromisoa" eskatu. 'Besteak bai, Euskal Herria ere bai' leloa zuen pankarta zabaldu zuen zelairatutako hamaikakoak. Iaztik hona hauts dezente harrotu dira.
2003-12-16
Monika del Valle/Argazki press
Euzkadiren lehen deialdia
Euzkadiko futbol selekzioaren lehen deialdia 1937. urtean izan zen. Hauxe da garai hartan hautatutako hamaikakoa. Zutik: Alegria, Blasco, Mugerza, Zubieta, Zilaurren, Barkos, P. Requeiro, Langara. Makurtuta: Agirre, Etxebarria, Ahedo, Larrinaga, Emilin, L. Requeiro.
0000-00-00
Euskal Futbol Federakundea
Esait jokalariak babesten
ESAIT Euskal Selekzioaren aldeko iritzi taldeak prentsaurrekoa eskaini zuen iragan astean Nafarroako zein Euskadiko selekzioarekin jokatuko duten futbolariei babesteko. Krutxaga, Lafuente, Sanzol, Mendiguren, Alkiza, Gabilondo eta Jauregi ageri dira argazkian.
0000-00-00
Juan Carlos Ruiz/Argazki press
Nafarroa Burkina Fasoren aurka
Osasunako Patxi Izko presidenteak eta Nafarroako Futbol Federazioko Jose Luis Diez presidenteak iragarri zuten prentsaurrean Nafarroako Selekzioak Eguberrietan Burkina Fasoko selekzioaren aurka jokatuko duen partida.
0000-00-00
Lander Fdez. Arroiabe/Argazki press
Nafarroako bigarren hautatzailea
Jose Manuel Etxeberria goizuetarra da Nafarroako selekzioko bigarren hautatzailea. Etxeberriak ilusioz hartu zuen kargu berria, nahiz eta egun gutxirako izango zela jakin. Betidanik lotura estua izan du Etxeberriak Nafarroako futbolarekin, Osasunako jokalaria izateaz gain bestelako lanetan ere aritua baita.
0000-00-00
Lander Fdez. Arroiabe/Argazki press
Euskadi eta Uruguai nor baino nor
Abenduaren 15ean aurkeztu zuten Bilbon Euskadi eta Uruguaiko selekzioak nor baino nor jarriko dituen partida. Juan Luis Larrea, Gurutz Larraņaga, Laurentzi Gana, Jose Angel Iribar eta Miguel Etxarri dira, besteak beste, aurkezpenean izan zirenak.
0000-00-00
Jon Hernaez/Argazki press
Iribar, Euskadiko hautatzailea
Jose Angel Iribar zarauztarra izango beste behin Euskadiko futbol selekzioaren hautatzailea. Iribar orain arte bezala jokatuko dutela esan du, eta selekzioan jokalari nafarrak izango dela nabarmendu du. Hala ere, aurretik haien onespena eduki nahi du.
0000-00-00
Raul Bogajo/Argazki press