Egunkaria-ren historia iruditan

1990eko abenduaren 6an sortu zuten Euskaldunon Egunkaria. 2003an itxi egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 11 urtera bukatu zen auzia, zigor epairik jaso gabe. / 2014-12-03

Argazki Bildumak

Aitor Begiristain, Andoni Zubizarreta, Jose Mari Bakero eta Jon Andoni Goikoetxea Bartzelonako futbol jokalariak Egunkaria-ren 0 zenbakia eskuetan dutela, Bartzelonan, Camp Noun, 1990eko uztailaren bukaeran.

1990-07-20

Estebe Petrizan Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako arduraduna eta Eugenio Arraiza Egunkaria Sortzen taldeko kidea bileran, euskarazko kazetaren egitasmoaz, 1990eko udaberrian

1990-04-12

Egunkaria Sortzen taldearen bilera, 1990eko udaberrian

Egunkaria Sortzen taldeko 75 kideak: Karlos Santamaria, Martin Ugalde, Joan Mari Torrealdai, Julen Kaltzada, Joseba Jaka, Joxe Azurmendi, Joxerra Garzia, I�aki Zabaleta, Luis Nu�ez, Jean Louis Davant, Jakes Bortairu, Nerea Azurmendi, Xalbador Garmendia, Hasier Etxeberria, Imanol Murua Uria, Jon Basterra, Aingeru Epaltza, Jose Antonio Arana Martija, Alfontso Irigoien, Sagrario Aleman, Joxe Agustin Arrieta, Julia Berrojalbiz, Joxe Ramon Bilbao, Urtsa Errasti, Elene Lizarralde, Josu Landa, Xabier Arzelus, Inaki Irazabalbeitia, Jexux Mari Zalakain, Paulo Agirrebaltzategi, Jesus Mari Eizmendi, Baleren Bakaikoa, Eugenio Arraiza, Karmele Aierbe, Joxemari Ostolaza, Fernando Unsain, I�aki Uria, Sabin Gazta�aga, Xabier Mendiguren Bereziartu, Pello Zubiria, Josu Muniozguren, Txema Auzmendi, Bernardo Atxaga, Joxemi Zumalabe, Andoni Sagarna, Pako Aristi, Koldo Izagirre, I�aki Larra�aga, Joseba Intxausti, Daniel Landart, Edorta Kortadi, Fermin Lazkano, Henrie Duhau, Mikel Bujanda, Benito Lertxundi, Felipe Juaristi, Adolfo Arejita, Jon Lopategi, Patri Urkizu, Gexan Lantziri, Imanol Lazkano, Eusebio Osa, Roger Idiart, Juanjo Arkarazo, Joan Mari Lekuona, Anton Mari Aldekoa-Otalora, Jokin Aldazabal, Gotzon Garate, Pedro Ruiz Ulzurrun, Emile Larre, Luzien Etxezaharreta, Ramuntxo Kanblong, Luis Goia, Xebaxtian Lizaso eta Erramun Baxok.

1990-04-12

Egunkaria-ren bi sustatzaile nagusietakoak, 1990eko irudian: Joxemi Zumalabe eta Martin Ugalde. 1993ko urtarrilaren 12an hil zen Zumalabe, 42 urte zituela, Egunkaria sortu eta bi urte pasatxora. Ugalde, berriz, 2004ko urriaren 4an zendu zen, 83 urterekin, Egunkaria-ren aurkako operazioa izan eta urte eta erdi pasara.

1990-01-01

Joan Mari Torrealdai, Martin Ugalde eta Joxemi Zumalabe, 1990ean, Egunkaria egitasmoaren prentsaurreko batean.

1990-01-01

Joxemi Zumalabe, Martin Ugalde, I�aki Uria eta Joan Mari Torrealdai, 1990ean, agerraldi batean.

1990-01-01

1990eko udaberria: Euskaldunon Egunkaria argitaratzen hasi aurretik haren aldeko kanpaina, Elduainen. Eguneko berriekin eta publizitatearekin osatzen zituzten herritarrek egunkari itxurako panelak. Eskubian, Jaime Otamendi kazetaria.

1990-01-01

1990eko udaberria, Lezo: artean sortzeke zen egunkariaren azala egiten herritarrak.

1990-01-01

1990eko uztailaren 14an, Donostian, Argia-ren erredakzioan, Egunkaria-ren 0 zenbakia egiten Pablo Sastre, Nerea Azurmendi, Jexux Mari Zalakain, Xabier Lekuona, I�aki Uria, Garbi�e Ubeda...

1990-01-01

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.