Sutea Bidasoan

Beran (Nafarroa) hasi zen sute batek gutxienez 1.600 hektarea erre ditu Nafarroaren, Lapurdiren eta Gipuzkoaren arteko mugan. Sugarrek berehala hartu zuten indarra, eta ke laino trinko bat barreiatu zen hainbat kilometro koadroko eremuan. / 2021-02-21

Argazki Bildumak

Kontrolaezina

Lehen orduetan sua kontrolatu ezin da ibili ziren suhiltzaileak, haize handiaren ondorioz.

2021-02-21

Jagoba Manterola / Foku

N-121-A errepidea, itxita

22 orduz itxita egon da N-121-A errepidea, kearen ondorioz.

2021-02-21

Jesus Diges / EFE

Etxeetatik gertu

Biriatura, Urruñara eta Azkainera (Lapurdi) ere hedatu zen sutea, baserri, borda eta etxebizitzetatik hurbil. Azkaine eta Urruña artean suhiltzaileek 68 lagun sokorritu zituzten.

2021-02-21

Jagoba Manterola / Foku

Sutea, Larhunen

Egoera ez zen sute bakarraren ondorio izan, bi foku piztu baitziren: bata, Beran sorturikoa, eta bertzea, Larhun mendikoa.

2021-02-21

Bob Edme

160 hektarea

Baieztatu dutenez, suteak 160 hektarea inguru erre ditu.

2021-02-21

Jagoba Manterola / Foku

Lanean

Bi gizon, sua itzaltzeko lanetan.

2021-02-21

Jagoba Manterola / Foku

Endarlatsa

Sutea, Endarlatsan

2021-02-21

Jagoba Manterola / Foku

Erkoreka eta Mendoza, SOS deiaken postu aurreratuan

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua eta Eider Mendoza Gobernantzako diputatua eta bozeramailea Irunen dagoen 112-SOS Deiak aginte-postu aurreratuan izan dira igande goizean.

2021-02-21

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila