India, pandemiaren gorenean

India pandemiaren erdigune bilakatu da azken asteotan: kutsatuen kopuruak nabarmen egin du gora, eta larrialdietako langileak denera iritsi ezinean dabiltza. Irudi sorta honetan, koronabirusaren eraginez hildakoak nola errausten dituzten erakusten dute argazkiek. Indiako errealitate jasangaitzaren erakusle dira, eta pandemiak gogor jo duen herrialde bat erakusten dute. / 2021-04-29

Argazki Bildumak

Halabeharrez sortutako 'hilerriak'

Egoera jasangaitzaren erakusle dira koronabirusaren eraginez hildakoak lurperatzeko sortutako 'hilerriak'.

2021-04-29

Idress Mohammed

Etsipenaren isla

Irudiak lazgarriak dira, eta Indian bizitzen ari diren errealitate gordina islatzen dute.

2021-04-29

Idress Mohammed

Ospitaleak, gainezka

Ospitaleak ere jendez gainezka daude, eta oxigeno-botilarik gabe geratzen ari dira.

2021-04-29

Idress Mohammed

Aldaera indiarra

Urrian atzeman zuten birusaren aldaera indiarra. Ordutik, goranzko joera izan du.

2021-04-29

Idress Mohammed

Txertoen itxaropena

Testuinguru ilun horretan, txertaketa kanpainaren prozesuan jarri dute itxaropena.

2021-04-29

Idress Mohammed

Nazioarteko laguntza

Hainbat herrialderen hitzetan, sendagaiak eta osasun langileak bidaliko dituzte.

2021-04-29

Piyal Adhikary

Datuak, gordin

Azken orduotan, 300.000 positibo detektatu dituzte, eta 3.000 pertsona baino gehiago hil dira.

2021-04-29

Piyal Adhikary