Ekialde Hurbila sutan

Astelehenetik 65 pertsona baino gehiago, haurrak tartean, hil dira palestinarren eta israeldarren arteko liskarretan. Gehienak, Israelgo Armadak hil ditu. Suntsipen irudi gordinak utzi ditu gatazkak. / 2021-05-14

Argazki Bildumak

Palestinarrek Israelgo aireko erasoen ondorioz suntsitutako etxe bat ikuskatzen dute, Gaza iparraldeko Jabaliya errefuxiatu-kanpamenduan.

2021-05-21

EFE

Houthi talde armatuko kideak , Israelen erasoaldien aurkako protestetan.

2021-05-21

EFE

Hutien aldekoek israeldarren eta estatubatuarren aurkako lemak zabaltzen Israelen erasoen aurkako protesta batean Sana'a-n (Yemen).

2021-05-21

EFE

Palestinarrak, goizaldeko ordubietan adostu den su-etena ospatzera kalera irten direnean.

2021-05-21

EFE

Ume palestinarrak, goizaldeko ordubietan adostu den su-etena ospatzera kalera irten direnean, etxe baten hondakinen artean.

2021-05-21

EFE

Palestinarrak, goizaldeko ordubietan adostu den su-etena ospatzera kalera irten direnean.

2021-05-21

EFE

Palestinarrak, Jerusalemgo alde zaharreko kale hutsetan. Greba orokorra egin dute palestinarrek, hirian eta Zisjordanian, Gazaren aurkako bonbardaketengatik protestan.

2021-05-18

Atef Safadi / EFE

Israeldar bat, bere etxea aztertzen, Gazatik jaurtitako suziri batek han kalteak eragin ondoren, Ashdod hirian.

2021-05-18

Abir Sultan / EFE

Palestinar talde bat, Israelgo soldaduek botatako gas negar eragilearengadik ihes egiten, Zisjordaniako Nabulus hiritik gertuko kontrol gune batean.

2021-05-17

ALAA BADARNEH / EFE

Soldadu israeldarrak, lehergailuak antolatzen, Gazaren kontrako bonbardaketarako.

2021-05-17

Atef Safadi / EFE

Erreskate taldeak jendea atera nahian Israelgo Armadak suntsituriko eraikin baten hondakinen artean.

2021-05-16

Mohammed Saber / EFE

Israleko armada Gazako muga erasotzen. Asteazken honetan 48 palestinar hil dituzte enklabean, eta beste sei Israelen.

2021-05-14

Abur Sultan

Polizia agenteak Palestinaren aldeko manifestariak eta Israelen aldekoak banatzen, Estatu Batuetako Israelen kontsulatutik hurbil.

2021-05-14

Justin Lane

Israeleko armadaren bonbardaketa baten ondorioz hil ziren 15 palestinarren hileta.

2021-05-14

Haitham Imad

Al- Turk familiaren etxearen hondarrak, Gazan. Israelen bonbardaketek eraitsi zuten etxea.

2021-05-14

Haitham Imad

Israelen tropak Hebroneko hirian, Zisjordanian. Sei familia palestinar etxetik bota dituzte, beste familia israeldar batzuk 1948ko gerra baino lehen bertan bizi zirela baieztatu ondoren, eta horrek liskar ugari eragin ditu.

2021-05-14

Abed Al Hashlamoun

Soldadi israeldar bat granada bat botatzen protestari palestinarren aurka, Hebronen (Zisjordania).

2021-05-13

ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinarrak 28 urteko Hussein Attieh Al-Titiren hiletan, Hebronetik gertuko Dura hirian (Zisjordania). Soldadu israeldarrek hil zuten, familia palestinarrak euren bizilekuetatik botatzeko operazioen aurkako protesta batean.

2021-05-12

ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Kea eta garrak, Gazako iparraldean, Israelgo Armadaren aire eraso baten ondoren.

2021-05-12

HAITHAM IMAD / EFE

Gazatik jaurtitako suziriak Israelerako bidean. Gutxienez bi pertsona hil zituzten han.

2021-05-12

HAITHAM IMAD / EFE

Hamasek botatako suzirietako bat, Gazatik ikusita.

2021-05-12

Mohammed Saber / EFE

16 urteko Rashid Abu Araren hileta, Aqaba hirian. Soldadu israeldarrek hil zuten tiroz.

2021-05-12

ALAA BADARNEH / EFE

Besteak beste, hainbat hedabideren bulegoak aterpetzen zituen Al Soruk dorrea suntsitu du Israelgo Armadak, Gazan. Leherketen unea argazkian.

2021-05-12

Mohammed Saber / EFE

Palestinako polizia bat, Gazako Al Soruk dorrearen hondakinak aztertzen, Israelgo Armadak eraikina suntsitu ostean.

2021-05-12

Mohammed Saber / EFE