Kanariar uharteetako sumendia

Atzo, arratsaldeko 15:00ak inguruan hasi zen erupzioa, eta 17:00etarako jada alarma gorria piztu zuten irlako agintariek. Sumendiak Tazarcorte, El Paso, Fuencaliente, Mazo eta Llanos de Aridane herriei eragingo diela aurreikusten da, eta bertan, guztira, 35.000 lagun bizi dira. Bi arrakala dauzka sumendiak, bien artean 200 metroko distantziarekin, eta zortzi lekutatik irtetzen da laba. / 2021-09-20

Argazki Bildumak

Bederatzi zulo

Azken orduetan beste erupzio zulo bat zabaldu da, nagusitik 900 metro ingurura.

2021-09-21

Ramon de la Rocha / EFE

160 etxe, suntsituta

Labak parean duen guztia suntsitzen du, tartean, etxebizitzak: jada 160 suntsitu ditu, eta adituek diotenez mila izatera hel daitezke.

2021-09-21

Miguel Calero / EFE

Ikusmina

Ehundaka lagun gerturatu dira sumendiaren erupzioa ikustera. Agintariek, ordea, mesedez eskatu dute ez joateko, arriskutsua izan daitekeelako eta errepideak kolapsatzen ari direlako.

2021-09-21

Ramon de la Rocha / EFE

Presidentea, lanean

Palman da Pedro Sanchez Espainiako presidentea, larrialdi zerbitzuen beharra gertutik jarraitzen.

2021-09-21

Ramon de la Rocha / EFE

Helduenen hirugarren erupzioa

Lekuko helduenentzat, aurtengo ez da Cumbre Viejaren lehen erupzioa. Kanarietako azken hiru erupzioetatik bi han gertatu dira: San Juan sumendia piztu zen 1949an, eta Teneguia 1971n. Irudiko nekazariaren arabera, hau hiruretatik ahulena izaten ari da.

2021-09-21

Miguel Calero / EFE

Bertako bizilagunei leihoak ixteko eskatu diete agintariek, keagatik

2021-09-20

Miguel Calero/EFE

Zortzi lekutatik irtetzen da laba, eta bi arrakala daude, bata bestearengandik 200 metrotara

2021-09-20

Miguel Calero/EFE

Sumendia piztu aurretik lurrikara asko izan ziren, eta ondoren ere lurra mugitu egin da hainbat aldiz

2021-09-20

Miguel Calero/EFE

Zazpi metroko altuerara iritsi da laba, eta ehundaka etxe irentsi ditu

2021-09-20

Miguel Calero/EFE

35.000 pertsona bizi dira sumendiaren inguruko herrietan

2021-09-20

Miguel Calero/EFE

Lekukoen arabera, leherketa handi bat entzun zen, eta sumenditik kea eta adituek piroklasto deitzen dituzten material solidoak, hau da, harria eta errautsa atera ziren.

2021-09-20

Miguel Calero/EFE

Irailaren 11ean hasi ziren lurrikarak uhartean.

2021-09-20

Involcan/EFE